Etiketak: Antzoki Zaharra

dFeria - Donostiako XV. Antzerki Feria

Bihartik aurrera eta Uztailaren 4ra arte, Donostiako Antzerki Feriaren hamabosgarren edizioa egingo da Gipuzkoako hiriburuan. Estatu mailan antzerki azoka garrantzitsuenetarikoa izaten da Donostiakoa eta era berean, antzerkigintzako profesionalen elkargunea izatea lortzen du, 600 profesional inguru biltzen dituelarik.

dFERIA jaialdiak antzerki eta dantza egitarau zabala eskeintzen du, aretoetan zein kaleetan: Victoria Eugenia Antzokia, Kursaal Jauregia, Antzoki Zaharra, Gazteszena aretoa, Imanol Larzabal aretoa eta Donostiako kaleak eta plazak. Aretoetan egingo diren 20 bat obra ikusteko asmoa badaukazue, hauek izango dira sarreren salneurriak:

  • Victoria Eugenia Antzokia: 20€ / 15€ / 10€
  • Antzoki Zaharra, Lugaritz eta Gazteszena: 10€

dFeriaren webgunean egitarau osoa ikusteko edota jeisteko aukera ere badago.

Informazio guztia | dFeria

Erlazionatutako sarrerak

Surfilm Festibal jaialdia Donostian

Ekainaren 6tik 14ra bitartean, Surfilm Festibal jaialdia egingo Donostiako hirian. Antzoki Zaharrean, ur kirol horren inguruko nazioarte mailako filmak izango dira ikusgai eta gainera, urtero legez, Film Laburren Lehiaketan parte hartuko duten lanez ere gozatu ahalko dugu.

Jaialdi honen barruan, musikaz gozatzeko aukera izango dugu baita ere Gazteszena aretoan:

Ostirala 12

  • 23.30 carnívoros – fortune tellers – dj zethors

Larunbata 13

  • 23.30 le pianc – cherry boppers – dj chelis

Azkenik, aurtengo Surfilm Festibalaren egitaraua osotzeko, primerako bi erakusketa izango dira ikusgai:

Asier Elcoroiribe erakusketa

  • Aquarium Donostia – Pl. Carlos Blasco de Imaz
  • 15/05/2009 – 14/06/2009

Pablo Ugartexea erakusketa

  • Sala Nocolor - Paseo Colón 37, Donostia
  • 08/05/2009 – 09/07/2009

Informazio guztia | Surf Film Festibal

Erlazionatutako sarrerak

Kauta taldeak Donostiako Antzoki Zaharrean egongo da bihar “Isladak” diska berria publiko aurrean aurkezteko. Kontzertua gaueko 22.00etan izango da eta sarrerek 5 eurotako prezio merkea izango dute.

Kontzertu hau Gabonak Zuretzat programaren barruan Udaleko Gazteria eta Giza Eskubideen atalak eta Donostia Kulturak antolatutako ekitaldia. “Isladak” Kautaren hirugarren lana da eta Gor diskoetxearekin kaleratu dute. Taldearen hurrengoko kontzertuak hauek dira:

  • Abenduak 27 - Vianako Polikiroldegian - 22.30
  • Urtarrilak 10 - Hatortxurock (Berriobeitia) - 22.30
  • Urtarrilak 17 - Bonberenea (Tolosa) - 22.30
  • Urtarrilak 22 - Bilboko Kafe Antzokian - 22:30

Iturria | Kauta Donostiako Antzoki Zaharrean abenduak 26an

Erlazionatutako sarrerak

Donostiako Nosferatu Zinemaren ziklo berria David Lean zuzendari britainiarrari eskainiko zaio. Datorren otsailaren 11 arte, zuzendari honen film luze guztiak ikusteko aukera izangu dugu Antzoki Zaharrean.

Ziklo honen egitaraua hau da:

  • Urriak 1, asteazkena: “Doctor Zhivago”
  • Urriak 8, asteazkena: “Odolez, izerdiz eta malkoz” (euskaraz)
  • Urriak 15, asteazkena: “La vida manda”
  • Urriak 22, asteazkena: “Un espíritu burlón”
  • Azaroak 12, asteazkena: “Breve encuentro”
  • Azaroak 19, asteazkena: “Cadenas rotas”
  • Azaroak 26, asteazkena: “Oliver Twist”
  • Abenduak 3, asteazkena: “The Passionate Friends / One Woman`s Story”
  • Abenduak 10, asteazkena: “La barrera del sonido”
  • Abenduak 17, asteazkena: “Hobsonen aukera” (euskaraz)
  • Urtarrilak 7, asteazkena: “Locuras de verano”
  • Urtarrilak 14, asteazkena: “Kwai ibaiaren gaineko zubia” (euskaraz)
  • Urtarrilak 21, asteazkena: “Madelaine”
  • Urtarrilak 28, asteazkena: “Lawrence de Arabia”
  • Otsailak 4, asteazkena: “La hija de Ryan”
  • Otsailak 11, asteazkena: “Pasaje a la India”

Gainera, Nosferatu” bildumaren hirugarren liburua argitaratuko da, David Lean-i eskainitako liburua. Saio bakoitzaren sarreraren prezioa 3,70 eurokoa da eta Zikloaren abonua (16 saioak + liburua) 40 eurokoa.

Informazio gehiago | Donostiako Udala

Erlazionatutako sarrerak