Apirilak 3tik 20ra, Arabako Pintxo Txapelketa egingo da Araban zehar banaturiko 72 establezimendutan. Arabako Pintxo Txapelketaren 7 edizio honetan ospe handia duten sukaldariek parte hartuko dute, Ferran Adria edo Juan Mari Arzak adibidez, eta final handia Europa Jauregian izango da Apirilak 20an.
Nahiz eta txapelketan parte hartuko duten taberna gehienak Gasteizen egon, Arabako beste sei udalerri egongo dira lehia honetan sartuta:
- Gasteiz
- Murgia
- Uribarri Ganboa
- Elorriaga
- Oto Goien
- Kexaa
- Guardia
Establezimendu bakoitzak bi pintxo aurkeztuko ditu, oso prezio merkean: pintxo baten prezioa 2 eurokoa izango da, eta bi pintxoren truke, aldiz, 3,80 euro ordaindu beharko dute mahaikideek.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Bihar, Apirilak 4, Arabako Bertsolari Txapelketaren finala egingo da Gasteizko Printzipal Antzokian. Final handian izango diren 6 bertsolariak hauek izango dira:
- Oihane Perea.
- Manex Agirre.
- Asier Otamendi.
- Rikardo Gonzalez de Durana.
- Juan Mari Juaristi.
- IƱaki ViƱaspre.
Bertsozaleentzako jai polit hau arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta gai-jartzaile moduan Idoia Beitia arituko da.
Iturria | Bertsozale Elkartea
Erlazionatutako sarrerak
Ziur aski, asko dago kritikatzeko Estatu Batuek duten zinemaldiari dagokionez. Aintzinako glamourra berreskuratzen saiatzen ari dira azken hamarkadan baina betiko aktore eta aktoresen desagertzeak mesede gutxi egin dio.
Hala ere, guztiok dakigu noizbait sorpresak daudela. Gehienetan ez dira gure zinemetan ikusten eta gehingora heltzen badira Oscarren ondoren izan ohi da. Horrela gerta daiteke ere Arabako produkzio batekin.
Film labur honekin Silvespace konpainiak sari horietarako azken txanparako lehian dabil. Bere tituluak, āPerpetuum Mobileā, oso teoria zaharra dakar geure gogoetara: āHasierako bultzada batekin betirako mugituko den makinarenaā.
Kalitate handi eta hitzik gabeko 7 minutu eskasekin gai horren inguruko metafora egiten du.
Youtuben ikusteko aukera baduzue.
Ia zortea duen.
Erlazionatutako sarrerak
Santa Katalinako parke botanikoa Gasteiztik gertu (5km) dagoen Trespuentes herrian kokatutako dago eta XIII. eta XIV. Mendeetan iraikia izan zen. Lorategia hiru atal nagusitan zailkatuta dago:
- Umbria: Klima atlantikoarekin lotura duten espezieak ikusteko aukera izango dugu: haltzak, urkiak, pagoak, gaztainondoak, haritzak, lizarrak eta iharrak.
- Haran hondoa: Landare belarkarak, itsas-landareak (lirioak, igebelarrak edo algak) eta errosazeoak (arrosak, sagarrondoak, madariondoak eta gereziondoak, esaterako) nabarmentzen dira.
- Solana: Kaktusak, Kanarietako landareak, eukaliptoak, mimosak, arteak, algarroboak eta elorri beltzak biltzen ditu.
Santa Katalinako parke botanikora autoz edo Autobusez heldu gaitezke eta hurrengoko ordutegia dauka:
- Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00
- Larunbat, igande eta jaiegunetan:
- Neguan (urriaren 1etik apirilaren 30era arte): 11:00-15:00
- Udan (maiatzaren 1etik irailaren 30era arte): 11:00-20:00
- Astelehenetan itxita
Prezioa:
- Banakako sarrera: 3 ā¬
- Taldeak: 2 ā¬
- Ikasle karnet-a: 1,50 ā¬
- Umeak (10 urterarte):Doan
Autobusez heltzeko: Alegria Hermanos autobus-etxeko 51 lineak (Gasteiz - Billoda) Tresponden geltokia du.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak