Etiketak: Arabako Errioxako ardoa

Gernikako Piperrak

Bihar, uztailak 4, Piperraren Eguna ospatuko da Gernikako bizkaitar udalerrian. Gernikako azoka berezi honetan, izenak berak dioenez, Kalitateko Eusko Labela duen Gernikako Piperra sustatzea izango du helburu nagusitzat.

Gastronomiari eskeinitako egun honetan, piperrekin egindako pintxoak dasta ditzakete bisitariek, Bizkaiko Txakolinaz eta Arabako Errioxako ardoaz lagunduta. Honetaz gainera, inguruetako baserritarrek fruta eta barazki anitz jarriko dituzte Merkatu plazara bertaratzen direnentzat eta artisauek ere euren eskulanak erakutsiko dituzte.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Haragiaren Eguna Zorrotzan

Datorren astelehenea, Apirilak 27, Haragiaren Eguna ospatuko da Zorrotzako hiltegian. 14.30etatik aurrera, herri-bazkaria prestatuko da 35 euroren truke eta honetan txuleta eta Idiazabalgo gazta daztatzeko aukera egongo da Arabako Errioxako ardoaz lagunduta.

Herri-bazkaria ondoren, arratsaldeko 17.00etan herri kirolen erakustaldia egingo da eta ordu bat beranduago abere-probak ikusteko parada egongo da. Azkenik, Haragiaren Egunari amaiera polita emateko, IƱigo Aurrekoetxeak 25 artxo txingarretan erreko ditu, eta ondoren, euro batean salduko dute pintxo bakoitza. Gainera, egarria ekiditzeko, Bizkaiko Txakolina egongo euro baten truke (botila zazpi euro) honetara hurbiltzen direnentzat.

Iturria | Turismo.net

Erlazionatutako sarrerak