Etiketak: Aralarko Gazta Lehiaketa

Ardiki Eguna Zaldibian

Igande honetan, urriak 25, Ardiki Eguna ospatuko da Zaldibiako gipuzkoar udalerrian. Aurtengoa, Ardiki Egunaren 15. edizioa izango da eta artzain-munduari omenaldi berezia izaten den honetan, XV. Mondejo Lehiaketa eta Aralarko XI. Gazta Lehiaketa nabarmendu behar dira.

Lehiaketa hauetaz aparte, Zaldibiara hurbiltzen direnek animalia ugari (pottokak, ardiak eta ahariak, esaterako) ikusteko eta hainbat produktu (ardikia, gazta eta bertako produktuak) erosteko parada izango dute. Egitarauaren barruan eskulangintza-azoka, pintxo dastatze-saioa, bertsolarien emanaldiak, kalejirek, txistulariak, dultzaineroak eta albokariak aurkituko ditugu egun osoan zehar.

Iturria | Zaldibia.net

Erlazionatutako sarrerak