
Hondarribiako Zuloaga Etxean oraindik 2009ko Erdi Aroko Azokaren omenez eginiko argazki erakusketa martxan darrai. Ekainaren 1ean jarri zute martxan eta hilabete bukaeraraino ikusteko aukera izango dugu.
Zuloaga Etxeko ordutegiak honakoak dira:
- Astelehenetik - Ostiralera: 10:00 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.
- Larunbatak: 10:00 - 13:00.
iturria | Hondarribiko Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 22tik abenduaren 9ra arte, Gasteiz prentsa-argazkilaritzaren hiriburu bilakatuko da Periscopio ekimenaren laugarren edizioarekin.
Hilabete eta erdiz irudi ikusgarri eta bitxiek hiriko txoko guztiak hartuko dituzte eta gainera zenbait argazkilarien erakusketak egongo dira: Kataluniako Isabel Muñoz-ek “Marak. Bortizkeriaren kultura†erakusketa aurkeztuko du, latinoamerikako koadrila gazteen indarkeria biltzen dituen 107 argazki lana.
Aurtengoan gainera, argazkilari amateurren lehiaketan irabazle suertatzen direnen artean 7.300 euro banatuko dituzte saritan. Laster emango dute ezagutzera Periscopio 2009 ekitaldiaren egitaraua, beraz adi egon!
Informazio guztia | Periscopio.com
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 10etik 13ra bitartean, Getxophoto 2009 ospatuko da Getxoko udalerrian. Getxophoto Nazioarteko Argazki Jaialdia Begihandi elkarteak antzolatzen du eta honetan, bertako zein nazioarte mailako artisten argazki ikusgarri eta bitxiak izango dira ikusgai Getxoko kaleetan.
Herrian zehar ikusgai izango diren argazkiak aparte, tailerrak, bisita gidatuak eta Bertsophoto eta Photoletrak ekimenak hartuko ditu Getxok egun horietan:
Irailak 10
- GarcÃa-Alixek De donde no se vuelve bideoa aurkeztuko du Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.
Irailak 11 eta 12
- 8 orduko argazki tailerra.
Iraila 13
- 3 dimentsiotako argazkiak egiteko tailerra.
Informazio guztia | Getxophoto
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilak 17rarte “Saharako begiak” deituriko argazki erakusketa egongo da Donostiako Amara auzoan dagoen Ernest Lluch kultura gunean. “Ojos de Saharaâ€, Ojos del mundo fundazioak egindako argazki erakusketa da eta Tindouf-eko kanpamenduko errefuxiatuen bizitza isladatzen du.
Argazkilaria Elisenda Pons izan da eta erakusketare ordutegia hau da:
- Astelehenetik ostiralera:16:00-20:30.
- Larunbatetan: 17:00-21:00.
- Abenduak 31 eta urtarrilak 5: arratsaldez itxita.
Informazio gehiago | Ojos del mundo fundazioa
Iturria | Donostia Kultura
Erlazionatutako sarrerak