
Azaroaren 1etik abenduaren 10era birtartean, Bilboargazki jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da bizkaiko hiriburuan. Beste urteetan egin den bezala, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu: Erakusketak, hitzaldiak eta argazkilaritza ikastaroak besteak beste.
Egun hauetan zehar, hauek izango dira Bilboargazki 2009 jaialdian barne izango ditugun erakusketak:
Mensajes desde el Muro
- Sergio Alvarez
- Urriaren 1etik azaroaren 8ra.
- FNAC-en.
Miguel ParreƱo
- Miguel ParreƱo 2009ko Argazkilaritza Sari Nazionala lortu du.
- Indautxu Hotelan.
- Azaroaren 2tik 15ra.
Go into Nature
- Wentong Wang.
- Espacio de los mundos aretoan (Simon Bolibar 17 kalean)
- Azaroaren 3tik 30era
Mareen Ahoaren Ertzean
- Isabel Diez
- EHUko Erakusketa aretoan
- Azaroaren 6tik 30era
Eibarko Klub deportiboaren argazkilaritza taldea
- IruƱa Kafetegian
- Azaroaren 10etik abenduaren 10era
Una Mirada en Blanco y Negro
- Gines Asensio
- CastaƱos-eko Udal Zentrooan (castaƱos 11 kalean)
- Azaroaren 16tik 30era
Erakustaldiak aparte, Isabel Diez, Gines Asensio edota Jose M. Melladoren hitzaldiak egingo dira azaroan zehar. Bilboargazki-ren egiratau osoa ezagutu nahi baduzue, jaialdiaren webgunean aurkitu dezakezue.
Iturria | Federacion Foto Vasca
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 22tik abenduaren 9ra arte, Gasteiz prentsa-argazkilaritzaren hiriburu bilakatuko da Periscopio ekimenaren laugarren edizioarekin.
Hilabete eta erdiz irudi ikusgarri eta bitxiek hiriko txoko guztiak hartuko dituzte eta gainera zenbait argazkilarien erakusketak egongo dira: Kataluniako Isabel MuƱoz-ek āMarak. Bortizkeriaren kulturaā erakusketa aurkeztuko du, latinoamerikako koadrila gazteen indarkeria biltzen dituen 107 argazki lana.
Aurtengoan gainera, argazkilari amateurren lehiaketan irabazle suertatzen direnen artean 7.300 euro banatuko dituzte saritan. Laster emango dute ezagutzera Periscopio 2009 ekitaldiaren egitaraua, beraz adi egon!
Informazio guztia | Periscopio.com
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 10etik 13ra bitartean, Getxophoto 2009 ospatuko da Getxoko udalerrian. Getxophoto Nazioarteko Argazki Jaialdia Begihandi elkarteak antzolatzen du eta honetan, bertako zein nazioarte mailako artisten argazki ikusgarri eta bitxiak izango dira ikusgai Getxoko kaleetan.
Herrian zehar ikusgai izango diren argazkiak aparte, tailerrak, bisita gidatuak eta Bertsophoto eta Photoletrak ekimenak hartuko ditu Getxok egun horietan:
Irailak 10
- GarcĆa-Alixek De donde no se vuelve bideoa aurkeztuko du Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.
Irailak 11 eta 12
- 8 orduko argazki tailerra.
Iraila 13
- 3 dimentsiotako argazkiak egiteko tailerra.
Informazio guztia | Getxophoto
Erlazionatutako sarrerak