Pasa den astean, Bizkaiko Arkeologia Museoa ireki dute Bilbon, Mallona Bidarriak kalean eta Bilboko Euskal Museoaren aurrean. Museo berri honetan, Bizkaiko Historiaurreko ondarea biltzeaz gainera, arkeologia arloko ikerkuntza eta katalogazioa sustatuko ditu.
Bizkaiko historia jendartean ezaguaraztea du helburu nagusitzat Arkeologia Museoak, eta, horretarako, Lemoako, Dimako, Sopuertako, Sopelako, Lekeitioko eta Foruko aztarnategi eta indusketetatik jasotako materiala erabiliko du. Santimamiñeko kobazulotik (Kortezubi) ateratako piezak ere hartuko ditu Museoak.
Museoa 3000 m2 baino gehiago ditu 5 solairuetan banatuta eta honetan, garai desberdinetako objektuak dira ikusgai, Historiaurretik hasita Aro Modernora arte.
Informazio guztia | Bizkaia.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak: 
