Etiketak: Arrasate

Arrasateko San Juanak - Egitaraua

Pasa den asteazkenean, Ekainak 17, Arrasateko San Juan jaien egitaraua aurkeztu zen Arrasateko Gaztetxean. “Krisixa? berpiztu daigun herrixa” lemapean, San Juanetako jai batzordeak, benetan herriarentzako diren jaiak prestatzea izan dute helburu nagusitzat…eta bete dute noski.

Arrasateko San Juanak ekainaren 23tik 27ra bitartean ospatuko dira eta egitaraua hauxe izango da:

23 ASTEARTEA: kuadrilen eguna, YES WE CAN!

12.00tan Txupinazoa ferreriaseko plazan, Obamaren speecharekin
14.30tan bazkari herrikoia gaztetxian
17.30tan txopo-teoa maalatik hasitxa, dragoialde txarangak alaitxuta*
19.00tan makalaren igoera: aurten ezetz jausi!!!!*
23.00tan kontzertuak txoznetan:

  • decepcion rock
  • paraplegia
  • el matadero

24 ASTEAZKENA: kuadrilako gaupaseruen eguna: EGUN BERUA!

8.00tan txokolatada elixapeian
8.45tan dultzaineruekin kalejira elizatik abiatuta
18.00etan bikoizketa erotiko txapelketia/ sex metraia II gaztetxian. Etorri bikotiaz, ta bestela bertan topau!!
21.00tan pintxo dastaketa gaztetxian
22.00tan karaokia txoznetan gonbidatu bereziekin: chiquilicuatre, Rafaella Carra, Camela….
0.00tan Arrasateko 3 haundixak mendi martxa: Santa Barbara, Monterron eta Mendi taberna

Guztia irakurri »

Erlazionatutako sarrerak

Debagoieneko Jardunaldi GastronomikoakMartxoaren 2tik apirilaren 30era bitartean Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak egingo dituzte. Jardunaldi hauen helburua Eskualdeko gastronomia eta ondare historikoa ezagutzea da eta horretarako, bertako 16 jatetxe lurraldeko produktuez osatutako menu bereziak eskeiniko dituzte. Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartuko dituzten jatetxeak hauek izango dira:

  • Aretxabaleta; Baster Alde.
  • Arrasate; Aldapa (Batzokia), Erreka, Hilarion, Santa Ana
  • Bergara: Lasa, Tartufo, Zabala, Zumelaga
  • Eskoriatza: Hotel Mendigoia
  • Leintz Gatzaga: Gure Ametsa, Soran
  • Oñati: Etxe-Aundi, Goiko Benta, Soraluze, Zelai-Zabal

Gainera, Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoen egitarauaren barruan eskualdeko museo, baserri eta txoko esanguratsuenetara bisitaldi gidatuak antolatu dituzte. Leintz Gatzagako Gatz Museoa, Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatea, Arrikrutz kobazuloak, Arantzazuko santutegia eta Eskoriatzako Ibarraundi Museoa bisitatzeko parada izango da, besteak beste. Aizkorri-Aratz Parke Naturala ezagutzeko txangoa eta mendi-ibiliak ere prestatu dituzte.


Iturria |
euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak