Etiketak: Arriaga Antzokia

Saturday Night Fever musikala

Saturday Night Fever, gaur egungo musikalik ezagunenetako bat, Euskadin izango dugu aurki. Oraingo honetan Karen Brucek egingo ditu zuzendari lanak, izen bereko pelikula ospetsuan oinarrituta. Juan Pablo Di Pace (musikal askotan aritu izan da, baita Mamma mia filmean ere) Argentinako aktoreak Tony Manero gorpuztuko du, bere garaian John Travoltak egin zuen bezala.

Bi ordu baino gehiagoko lan zoragarri horrek ikusleak dantzan jarriko ditu, koreografia bikainak eta Bee Gees taldearen abesti ezagunak (“Stayin’ Alive”, “Night Fever” eta “How deep is your love”, esaterako) direla medio.

Musikala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Principal Antzokian izango da ikusgai, martxoaren 4tik 7ra eta 18tik 21era, hurrenez hurren. Egun batzuk geroago (maiatzaren 6tik 16ra) Bilboko Arriaga Antzokira iritsiko da.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Hamelingo txirularia Arriaga Antzokian

Datorren urteko urtarrilaren 3tik 5ra bitartean, Hamelingo Txirularia lana ikusteko aukera izango dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Grimm anaiek sortutako pertsonaiaren magiak Arriaga Antzokia hartuko du, familia osoaren gozamenerako, eta honetan bi abesbatza, zazpi bakarlari eta 18 musikari arituko dira agertoki gainean.

Iñigo Casali iruindarrak konposatutako estreinako opera dugu honako hau, baita Nafarroako Ganbera Operak eszenaratu zuen lehenengoa ere. Pablo Ramosek egingo ditu eszena-zuzendari lanak. Aipatzekoa da azken horrek eskarmentu handia duela familiei zuzendutako ikuskizunetan (Ali Baba eta 40 lapurrak).

Sarrerak 12/8 eurotako prezioa izango dute.

Erlazionatutako sarrerak

365 Jazz Bilbao proiektuaren helburu nagusia, Bilbon nazioarteko jazz-eskaintzarik onena izatea da. Hau lortzeko, urte osoan zehar Jazz kontzertu ugari egongo dira Bilboko zenbait lekutan: Guggenheim museoan, Indautxu Hotelan, Hesperia Hotelan edota Sheraton Hotelan besteak beste.

365 Jazz Bilbao jaialdi barruan Udazken honetan egingo diren kontzertuak hauek izango dira:

Bill Frisell 858 Quartet

  • Noiz: urriaren 22an | 20:00
  • Non: Sociedad Filarmonica de Bilbao

Kurt Elling Sings Coltrane / Hartman

  • Noiz: urriaren 27an | 20:00
  • Non: Arriaga Antzokian

Enrico Pieranunzzi Trio

  • Noiz: azaroaren 06an | 20:00
  • Non: Sociedad Filarmonica de Bilbao

Ben Sidran Quartet “Jazz as Documentary”

  • Noiz: azaroaren 20an | 20:00
  • Non: Guggenheim Museoa

Kyle Eastwood Band

  • Noiz: azaroaren 28an | 20:00
  • Non: Arriaga Antzokian

Mingus Vive

  • Noiz: abenduaren 11an | 20:00
  • Non: Deustoko Unibertsitatean

Joshua Edelman Trio

  • Noiz: urriaren 23an, 24an | 22:45
  • Non: Hotel Domine

Doris Khales Duo

  • Noiz: urriaren 30an, 31an | 22:45
  • Non: Hotel Sheraton

Lena Sianis

  • Noiz: azaroaren 06an, 07an| 22:45
  • Non: Hotel Sheraton

Guztia irakurri »

Erlazionatutako sarrerak

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Datorren igandean, urriak 11, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hirugarren saioa ospatuko da Bilbon. Finalerdietako hirugarren hitzordu hau Arriaga Antzokian egingo da arratsaldeko 17.30etatik aurrera eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:

  • Asier Otamendi
  • Iñaki Zelaia
  • Maddalen Arzallus
  • Jexux Mari Irazu
  • Julio Soto
  • Amaia Agirre

Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, www.bertsosarrerak.eu webgune ofizialean erosi daitezke. Hona hemen sarreren prezioak:

Guztia irakurri »

Erlazionatutako sarrerak

'Metro bateko ametsak' Bilboko Arriaga Antzokian
Azaroaren 15tik 18ra bitartean, ‘Metro bateko ametsak’ antzerki obra ikusteko aukera izango dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Hortzmuga antzerki taldeak hogei urte bete ditu, eta hau ospatzeko Julen Gabiria idazlearen ‘Metro bateko letrak’ liburuaren antzerki-moldaketa eskeiniko digu.

Lau egunetan zehar, obraren euskarazko bi emanaldi eta gaztelaniazko beste bi ikusteko aukera izango dugu:

  • Azaroak 15: 19:00. Gaztelaniaz
  • Azaroak 16: 10:30.Gaztelaniaz
  • Azaroak 17: 10:30. Euskeraz
  • Azaroak 18: 10:30. Euskeraz

Zuzendaritza lanetan Raúl Cancelo arituko da eta eszenatoki gainean Izpine Soto, María Urzelai, Nabar Zarraga eta Alexander Díaz. Sarrerak 12 eurotako prezioa izango dute helduentzat eta 8 eurotako prezioa umeentzat.

Informazio guztia | Teatroarriaga.com

Erlazionatutako sarrerak