Etiketak: Arte

Abenduaren 5etik 8ra Getxoarte 2008 izango da Getxoko herrian. Getxoarte, arte sortu berrien gunea izango da eta Euskadiko artista gazteek jendartean euren lanak erakusteko plataforma bezala erabiliko da.

Getxoko Kultur Etxearen eskutik Getxoarte Euskal Herriko arte plastiko eta ikus-entzunezko sorkuntza berria bultzatzeko eta sustatzeko helburuarekin sortu da eta aurten zortzigarren urteurrena beteko du.

Aurtengo ekitaldian, Getxoartek jatorri anitzeko 57 artista gazteren lanak erakutsiko dizkio publikoari 55 postutan. Sortzaile hauetako gehienek Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean ikasten dute.

Getxoartera hurbiltzeko asmorik baduzu, hona hemen informazio gehiago:

  • Non: Areetako Geltokia Plaza (metro geltokiaren ondoan)
  • Ordutegia: 11.00/14.00 - 17.00/21.30
  • Sarrera: 2 € (beste sarrera bat doan BBK 26 txartela, gazte txartela edo unibertsitate karneta aurkeztuz)

Informazio gehiago | Getxoarte

Erlazionatutako sarrerak