
Larunbat honetan, GaztaƱerre Azoka ospatuko da Soraluzeko gipuzkoar udalerrian. Azoka honetan nekazaritza, abeltzaintza eta eskulangintza izaten da protagonista nagusia eta urtero bezala, abereen eta hegaztien erakusketa jartzeaz gainera, bertako baserritar eta artisauek euren produkturik onenak salduko dizkiete bisitariei.
Gainera, giroa berotzeko, bertsolariak ikus-entzuteko aukera izango dugu eta egunaren amaieran herri-afaria egingo da Ibai-Eder elkartearen egoitzan.
Informazio guztia | Soraluze.net
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 9tik 12ra bitartean, Artisaualdia ekimenaren bigarren edizioa ospatuko da Ordizian. Birziklapen eta artisautza azoka honetan jardunaldi, tailer eta lehiaketa ugari egingo dira.
Hona hemen aurtengo Artisaualdiaren egitaraua:
OSTIRALA 9
- 17:00 Jardunaldien eta Azokaren irekiera.
- 18:00 Agintarien Inauguraketa.
LARUNBATA 10
- Egun osoan zehar tailer hezitzaileak
- āKolorezko munduaā. Artisauek emandako material hondakinekin munduko mapa osatuko da.
- āSoinua denean dagoā. Birziklatutako materialekin musika-tresnen sorkuntza. Marcello Liberatoren eskutik.
IGANDEA 11
- Egun osoan zehar tailer hezitzaileak
- āKolorezko munduaā. Artisauek emandako material hondakinekin munduko mapa osatuko da.
- āSoinua denean dagoā. Birziklatutako materialekin musika-tresnen sorkuntza. Marcello Liberatoren eskutik.
- āPaper artisauaren sorkuntzaā Felix Aranbururen eskutik.
ASTELEHENA 12
- Egun osoan zehar tailer hezitzaileak
- āKolorezko munduaā. Artisauek emandako material hondakinekin munduko mapa osatuko da.
- āSoinua denean dagoā. Birziklatutako materialekin musika-tresnen sorkuntza. Marcello Liberatoren eskutik
- āPaper artisauaren sorkuntzaā Felix Aranbururen eskutik.
- 20:00 āPIEZA BAKARREKOā artisau irabazleari sari banaketa.
- 20:30 Jardueren eta Azokaren amaiera eta Artisauen argazkia
- āPIEZA BAKARRAā: Azokan parte hartzen duten artisauen erakusketa. Pieza hoberenaren hautaketan parte hartzeagatik, DELIKATUZeko produktuen lote baten zozketan sartuko zara.
- āJantziak ez jaztekoā Tytti Thusberg Finlandiar diseinatzailearen erakusketa.
- āNaturargiakā Pedro Casteloren lanpara birziklatuen erakusketa.
- Leku apainketaren lehiaketa.
Iturria | Ordizia.org
Erlazionatutako sarrerak

Igande honetan, irailak 27, “Ibarra, Azoka eta Piparra” azoka egingo da Ibarrako udalerrian. Azokaren antolakuntza lanetan Hauspibarra Kultu Elkartea aurkituko dugu eta honetan bi gune ezberdin egongo dira: Emeterio Arrese parkeak Euskal Herriko Piparraren V. Lehiaketa Gastronomikoa hartuko du eta San Bartolome plazan artisautza postuak, kultura-tailerrak eta Ibarrako argazkien erakusketa jarriko dituzte.
Azoka goizeko 10:00etatik 14:00etara egingo da eta Ibarra bisitatzeko aukera dutenek, bertako produkturik onenetaz gozatzeko aukera izango dute.
Iturria | Ibarrako Udala
Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan, Irailaren 25etik 27ra bitartean, Gasteizko Erdi Aroko Azokaren zortzigarren edizioa egingo da Arabar hiriburuan. Hiru egunetan zehar, Gasteizko hirigune historikoak Erdi Aroan murgilduta ikusteko aukera izango dugu Artisautzako, gastronomiako eta ostalaritzako salmenta-postuekin eta kalean bertan izango diren antzerki emanaldiekin.
Azokan, produktuen salmentaz aparte, errementariek, zurginek, beiragileek eta okinek antzina euren lana nola egiten zuten erakutsiko dute. Gainera, Erdi Aroan egiten ziren txapelketen antzezpenak egingo dira. Ahiotz plazaren inguruan honako ekintzak egingo dira:
- Merkatu Kristaua
- Azoka Arabiarra
- Merkatu Hebrearra
- Haurrentzako gunea
- Gasteizko XIII-XV. mendeetako merkatuen antzezpena.
- Erdi Aroko Hiriguneko Dendarien Elkartea
Iturria | Gasteizko Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak

Gaurtik hasita eta iganderarte, Hernaniko Euskal Jaiak ospatuko dira. Hernanira hurbiltzen direnak, egitarau kultural paregabeaz gozatzeko aukera izango dute: Artisautza azoka, abeltzaintza azoka, herriko gastronomia…
Hona hemen aurtengo Hernaniko Euskal Jaien egitaraua:
Irailak 18:
- 20:00 Xabier Leteren āEgunsentiaren esku izoztuak ā poema-liburuaren errezitaldia Biteri Kultur Etxean.
Irailak 19
- 10:00 Abeltzaintza azoka Ezkiaga pasealekuan.
- 10:30 Artisautza azoka Ezkiaga pasealekuan.
- 12:00 Kalez kale kantari.
- 12:30 Herri kirolak Ezkiaga pasealekuko frontoian.
- Txakolin , berdel eta talo dastatzea Iturriaga kalean.
- 17:00 Ttarla dantza taldearekin kalejira.
- 17:30 Karrozen irteera Gudarien plazatik. Ondoren arropa garbiketa Leokan.
- 19:30 āErdizka Lauetanā taldearen plaza-dantza saioa Plaza Berrian.
- 22:30 Bertso saioa. Atsegindegi plazan: Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Angel Mari PeƱagarikano, Xabi Paia, Amaia Agirre eta Aitor Sarriegi. Gai jartzailea: Egoitz Aizpurua.
Irailak 20
- 10:00 Sagarraren eta sagardoaren eguna Gudarien plazan.Tolarea kofradia.
- 12:00 Trikitixa txapelketa Gudarien plazan. Kriskitina dantza taldea. Urretxa mikologia elkartearen erakusketa Plaza Berrian.
- 12:00 Pilota partidak Ezkiaga pasealekuan.
- 14:00 Herri-bazkaria Kaxko elkarteak antolatua Atsegindegi plazan.
- 19:00 Dantzaldia Hernaniko Musika Banda eta Txistularien Bandarekin Ezkiaga pasealekuan.
- 21:45: Jaien bukaera: bertsolariak, txalapartariak eta abesbatzak. Ondoren, zezen suzkoa.
Iturria | Hernani.net
Erlazionatutako sarrerak