Etiketak: Artium

Sinkro Festival 2010 Gasteizen

Arabako hiriburuak musika elektroakustikoa eta teknologia berriak uztartzen dituen Sinkro jaialdiaren edizio berri bat hartuko du, otsailaren 22tik 27ra bitartean. Jesus Guridi Musika Eskolak hartuko ditu jarduera guztiak, eta doakoak izango dira. Salbuespen bakarra egongo da: azken kontzertua ARTIUM museoan egingo dute, eta sarrerak 6 eurotan eskuratu ahalko dira.

Egitarauari hasiera emateko, Aristides Llaneza Mexikoko musikariak konposizio tailerra eskainiko du hilaren 22an. Hurrengo egunean, Ensemble Espacio Sinkro taldeak kontzertuak emango du azken proiektu elektroakustikoa jendaurrean aurkezteko. Ostegunean Ensemble Multilaterale Parisko talde ezaguna arituko da, eta ostiralean, aldiz, Gregoire Lorieux konpositorearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Horrez gainera, Lorieuxek tailer interesgarria ere eskainiko du.

Azken kontzertuak ARTIUM museoa izango du agertoki; Fleur inverse taldearen emanaldiak Erdi Aroko musika, musika elektroakustikoa, gaur egungo musika eta jazza uztartuko ditu.

Ia aste batez, musika proiekturik berritzaileenek euren txokoa izango dute Gasteizen.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Antony Gormley - Between You and Me erakusketa Gasteizko Artium Museoan

Abuztuaren 30rarte, “Between You and Me” erakusketa izango da ikusgai Gasteizko Artium museoan. Erakusketa hau Antony Gormley Ingalaterrako eskultore ospetsuari eskainitako lehendabiziko erakusketa ibiltaria da eta honetan artistaren “Critical Mass II” eta “European Field” instalazioak eta hainbat lan biltzen dira.

Erakusketa honetaz gozatzeko, goizeko 11.00tatik eta arratsaldeko 20.00etara (asteartetik igandera) hurbildu gaitezke eta sarreren prezioa bisitariak erabakitzen du (gutxienez zentimo bat).


Informazio guztia |
Artium.org

Erlazionatutako sarrerak

Bihar hasiko da Gasteizen Sinkro 09 jaialdia, estatu mailan musika elektroakustikoa eta teknologia berriak lotzen dituen kultura-ekitaldi garrantzitsuenetarikoa.  Aurtengo ediozaren egitaraua hau izango da:

Otsailak 18 - 17:30etan

  • XABIER ERKIZIA
  • Ingenieria eskolan
  • Hitzaldia - artea + musika

Otsailak 19 - 20:15etan

  • ENSEMBLE AVENTURE Freiburg
  • Jesús Guridi musika eskolan
  • Kontzertua

Otsailak 24 - 20:15etan

  • ENSEMBLE ESPACIO SINKRO
  • Jesús Guridi musika eskolan
  • Kontzertua

Otsailak 26 - 20:15etan

  • AKUSMA 09
  • Jesús Guridi musika eskolan
  • Kontzertu akusmatikoa

Otsailak 28 - 20:00etan eta 21.30etan

  • SOUND PAINTING & JUAN LUIS GOENAGA
  • Artium-en
  • Musika esperimentala + margolariak

Informazio gehiago | Sinkro 09

Erlazionatutako sarrerak

Walk Among Us, Gasteizko Artiumen aurkeztuko den Pepo Salazarren eskutik datorren proiektu berria da. Erakusketa hay azken bi urte hauetan New York eta Valentzia artean egin duen ikerketa lanaren emaitza da eta honetan argazkiak, instalazioak, bideo-proiekzioak eta objektuak, eta Pepo bere lanetan garatuz joan den hastapen kontzeptualen eta estetikoen laburpena ikusteko aukera izango dugu.

Walk Among Us, 15 lan inguru biltzen ditu eta XX. mendean jazotako mugimendu “utopikoak” gogora ekartzen ditu, Punk mogimendua adibidez. Erakusketa Ekialde Behekoa Aretoan izango da, otsailaren 7tik maiatzaren 3ra eta sarreren prezio librea da, bisitari bakoitzak nahi duena ordaintzeko aukera izango du.

Iturria | Artium eta Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 15etik 23ra Nazioarteko Mendi Zinemaldiaren lehenengo edizioa egingo dute Gasteizen. Zinemaldian 20 lan baino gehiago aurkeztuko dira eta Europa biltzar-jauregian eta Artium Museoan izando dira emanaldiak.

Zinemaldi honen egitaraua hau izango da:

ABENDUAK 15:

Palacio Europa Jauregia. 19:00

  • PSICOBLOC: UR SAKONETAKO BAKARDADEA. 26’
  • Mt. MC KINLEY. 6’
  • PAKISTAN PROJECT. 55’

ABENDUAK 16:

Palacio Europa Jauregia. 19:00

  • TRACCE. 53’
  • HUMLA KARNALI. 40’
  • FATIMA`S HAND. 39’

ABENDUAK 17:

Palacio Europa Jauregia. 19:00

  • ALLYMY, MÁS ALLA DE LA CUMBRE. 47’
  • JANNURA BIDE ZUZENA. 30’
  • K2: WEST FACE. 35’

ABENDUAK 18:

Palacio Europa Jauregia. 19:00

  • MARCO, ETOILE FILANTE. 90’
  • E11. 42’

ABENDUAK 19:

Palacio Europa Jauregia. 19:00

  • LA VIE AU BOUT DES DOIGTS. 13’
  • DE UN HILO. 9’
  • WATERFORCE, EL PODER DE LA MONTAÑA. 21’
  • RITMO LATINO EN LA CARA OESTE. 46’

ABENDUAK 20:

Palacio Europa Jauregia. 19:00

  • THE CAVE PROJECT. 55’
  • AMAZONIAN VERTIGO. 52’

ABENDUAK 22:

Artium. 19:00

  • ALBERTO ZERAIN. Vitoria-Gasteiz (1961) CHOGORIREN BI AURPEGIAK. 40’
  • ENEKO ETXEBARRIETA. Vitoria-Gasteiz (1967) ENEKO ETA MIYUKI, TANDEMEAN HEGOAMERIKETAN BARRENA. 45’
  • JUAN VALLEJO. Vitoria-Gasteiz (1970) MUNDUKO MENDIAK. 50’

ABENDUAK 23:

Artium. 19:00

  • XABIER ALZOLA. Vitoria-Gasteiz () G-II eta G-I. 40’
  • IRATI ANDA. Vitoria-Gasteiz (1982) HAMARKADA BAT HARKAITZ ARTEAN. 35’
  • ENEKO POU. Vitoria-Gasteiz (1974)
  • IKER POU. Vitoria-Gasteiz (1977)
  • 7 PARETA 7 KONTINENTE. 90’

Sarrerak 2 eurotako prezioa dute eta Turismo Bulegoan (General Loma Plaza, 1 - 945 16 15 98.) edo
saioen aurretik txartel-leihatilan erosi daitezke.

Informazio gehiago | Gasteizko Nazioarteko Menzi Zinemaldia

Erlazionatutako sarrerak