Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Azkoitia . Euskal Herria
Etiketak: Azkoitia

Antonio Oteiza

Uztaileko eta Abuztuko asteburu guztietan zehar, Arte erlijioso garaikidearen erakusketa ikusteko aukera izango dugu Azkoitiako udalerrian. Erakusketa, goizeko 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara izango da ikusgai Azkoitiko Aingeru kaleko “Antonio Oteiza Gunean”.

Horrez gain, erakusketa honetan Antonio Oteiza eskultorearen arte erlijiosoko hainbat obra egongo dira ikusgai. Antonio Oteiza Gunea, bere izen berbera duen fundazioaren eskuetan dago, eta artista euskaldunaren obra bultzatu eta bere baloreak, pentsamenduak, filosofía eta sentimenduak zabaltzeko helburua dauka.

Azkenik, Antonio Oteiza Museoa bisitatu nahi izanez gero, sarrera doan da eta bisita egunak honakoak dira:

  • Ostiralak: 18:00etatik 20:00etara
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara

Iturria | Antonio Oteiza Fundazioa

Erlazionatutako sarrerak

Pilota eguna - Azkoitia

Ekainaren 27an, larunbata, Pilota Eguna ekimenaren lehen edizioa egingo da Azkoitiako Jorge Oteiza frontoietan. Pilotaren sehaska den frontoi ospetzu honetan, Pilotari profesional eta afizionatuek Euskal Pilotaren modalitate ezberdinen partidak jolastu eta erakustaldiak ikusteko aukera izango dute: errebotea, pala, xarea, esku-pilota, zestapunta…

Proiektu honen helburua antzinako modalitateak berreskuratzea, kirol honen funtsa munduan zehar zabaltzea eta Azkoitia kirol honen erreferente bihurtzea da. Hona hemen Pilota Egunaren lehengo edizioaren egitaraua:

  • 11:30.- JOKO GARBI erakustaldia Plaza librean: Behar Zana (Billabona)-Oiarpe (Oiartzun)
  • 12:00.- ERREBOTE DESAFIOA Plaza librean: Hegoalde-Iparralde
  • 14:00.- XARE erakustaldia Ezker paretan
  • 16:30.- ESKUPILOTA DESAFIOA Plaza librean: Azkoitia-Azpeitia (Infantilak)
  • 18:00.- PALA DESAFIOA Plaza librean: Hegoalde (ASFEDEBI PILOTA)-Iparralde
  • 19:00.- ONE WALL erakustaldia Plaza librean
  • 19:00.- PALETA GOMA NESKAK. GIPUZKOA-ARABA.GRAVN finalaren errebantxa (jubenilak) Ezker paretan
  • 19:30.- GRAN XISTERA Plaza librean: Hegoalde-Iparralde: Jai-Alive

Denontzat 12:00etatik aurrera OILASKO, PIPER ETA SAGARDO dastaketa

Gainera, egun osoan zehar…

Munduko Pilota Batzarra (Basque Pelota and Associated Sports´ World Council)
Erakusketak:

  • Artisauen erakusketak; xaregileak, pilotagileak, xisteragileak…
  • Euskal pilotaren museo itinerantea
  • Valentziako pilotaren erakusketa
  • Modalitateen ikus-entzunezkoak

Ikastaroak:

  • Haurrentzako pilota ikastaroak; joko garbia, xarea, zesta punta, pala, eskupilota…
  • Pilota egiten ikasteko tailerrak

Iturria | Azkoitiako Udala | Kiroldegi

Erlazionatutako sarrerak