Etiketak: azoka

Patata Azoka
Haste The Day egingo dute aurten Espejon. Goiz osoan zehar, Arabako herrixka horretara bertaratzen direnek kalitate handiko patatak erosteko parada izango dute. Gainera, eskualdeko pertsona ezagun bati omenaldia egingo diote.

Halaber, Boilur Arabako Elkarte Gastronomikoen Federazioak dastatze-saioa prestatu du, gastronomia onaren zaleen gozamenerako. Baina Patataren Azoka ez da bakarrik gastronomia alorrera mugatzen: artisau-lanak ere eskura daitezke bertan. Aurrekoaz gainera, honako jarduera hauek izango dira egitarauaren baitan: erakusketak, lehiaketak, hitzaldiak, herri-kirolen erakustaldiak eta haurrentzako tailerrak, besteak beste.

Gure gastronomian garrantzi handia duten bi jaki hazten dituzte Gaubean: patata eta boilurra. Eusko Labela duen Arabako Patata Espainiako Estatu osoan ospetsua da.

Bestalde, boilurra gaur egungo produkturik preziatuenetako bat da. Sukaldaritzako maisuek askotan erabili ohi dute euren platerei ukitu berezia emateko. Abendutik otsailera bitartean, jaki hori hobeto ezagutzeko bisitaldi gidatuak antolatu dituzte Gaubean. Informazio gehiagorako 945 353 040 telefono-zenbakira deitu.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

San Anton Azoka

Urtarrilaren 17an eta 18an, San Anton azoka ospatuko da Amurrioko eta Mungiako bizkaitar udalerrietan. Mungian urtarrilaren 18rako antolatu dituzten jardueren artean, ganadu, lore eta nekazaritzako makineriaren erakusketa eta salerosketa nabarmendu behar dira. Odolkiek ere toki garrantzitsua izango dute azokan: batetik, Euskadiko Odoloste eta Txorizo Lehiaketaren XIV. edizioa hartuko du Mungiak, eta, bestetik, Bizkaiko udalerrira bertaratzen direnek odolosteak egiteko prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Arratsalderako pilota partidak antolatu dituzte, eta trikitilariek eta musika-bandek eguna girotuko dute.

Bestaldetik, Amurrion (urtarrilaren 17an) bertako produktuen, sukaldeko tresnen, zuhaitzen eta era guztietako landareen erakustoki bihurtuko da. ainbat jaki (gazta, ogia, eztia eta kontserbak, esaterako) salduko dituzte erakustokietan, eta horrez gainera, bitxiak, saskiak, eskulanak eta artilezko arropa ere eskuratzeko parada izango dute bisitariek.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

AzokaUrtarrilaren 2an, datorren larunbatean, Urteberriko Feria egingo da Deban. Azoka hau Gipuzkoan egiten den urteko lehen nekazaritza eta abeltzaintza azoka da eta eguneko egitarauak fruitu eta barazki lehiaketa eta gazta lehiaketa ditu nabarmentzekoen artean.

Hona hemen datorren urteko azokaren egitaraua:

  • Goizeko 09:30 etan - Musika Bandarekin Kalejira.
  • Goizeko 10:00 etan - Ganadu feria kioskoan
  • Goizeko 10:30 etan - Trikitilariekin kalejira
  • Goizeko 11:00 etan - Txistulariekin kalejira
  • Goizeko 12:00 etan - Debako Musika Eskolako dantzarien emanaldia Jubilatuen Plazan
  • Eguerdiko 13:00 etan - “ZUBELTZU” Bertso paperen sari banaketa
  • Eguerdiko 13:30 etan - Urte Berri Feriako sari banaketa
  • Eguerdiko 13:30 etan - Musika Bandarekin Kalejira
  • Arratsaldeko 17:00 etan - Idi Probak
  • Gaueko 22:00 etan - Idi Probak

Iturria | Deba.net

Erlazionatutako sarrerak

San Tomas Eguna

Santo Tomas azokaGaur, abenduak 21, baserri-giroa izango da jaun eta jabe San Tomas eguna dela eta. Gabonei hasiera ematen dien azoka ospetsu hau Euskadiko hainbat txokotan antolatzen da urtero, baina Donostian, Bilbon, Azpeitian, Lekeition, Errenterian, Irunen, Hondarribian, Usurbilen eta Arrasaten elkartzen dira lagun gehien.

Txorizoa, taloa eta sagardoa izan ohi dira eguneko protagonista nagusiak, baina beste hainbat produktu erosteko aukera ere badute azoka ezagunera bertaratzen diren milaka lagunek: gazta, txakolina, erroskillak, eztia, gozoak, frutak, barazkiak edo eskulangintza-produktuak, gutxi batzuk bakarrik aipatzearren. Horrez gainera, animalia ugari izaten dira ikusgai, hala nola, txerriak eta oiloak.

Musikak ere toki garrantzitsua hartzen du egun berezi horretan, bertsolariek, trikitilariek, txalapartariek eta musika-talde desberdinek jaia girotzen baitute. Etxeko txikienentzako askotariko jokoak eta jarduera bereziak prestatu ohi dituzte, eta, ezbairik gabe, eurek ere primeran pasatuko dute San Tomas egunean.

Erlazionatutako sarrerak

ALGUSTO Slowfood Azoka BEC!-en

Abenduak 11tik 14ra bitartean, ALGUSTO azoka egingo da Barakaldoko BEC!-en. Gertakizun honek, espainiar merkatuko aitzindaria, Slow Food mugimendua mundu osoan zehar azken 20 urteotan garantzen ari den filosofia zabaldu nahi du.

ALGUSTO, Torinoko Salone del Gusto izenekoan inspiratuta, publiko orokor guztiari irekita egongo da, eta artisau-gastronomia eta elikadurako sektorearentzako erreferentzia bilakatuko da.isitariek hainbat produktu eraman ahalko dituzte etxera, tartean, ardoa, olioa, txokolatea, kakaoa, banilla, patatak, kafea, datilak, onddoak, gazta, hestebeteak, kontserbak, bakailaoa eta bertako animalia-arrazen haragia. Gastronomia eta sukaldaritza sektoreko ekoizleak izango dira standetan.

Erlazionatutako sarrerak