
Martxoak 28an, Durango Ardo Saltzan deituriko ardo eta delikatessen azoka egingo da Durangoko Landago Gunean. Azokaren ateak goizeko 11.00etatik gaueko 21.00etara egongo dira zabalik eta honetan bost herrialdetako 56 upeltegik hartuko dute parte. Guztira 145 ardo dastatzeko aukera izango dute azokara hurbiltzen direnak eta
Durango Ardo Saltzan, Landako Gunea eta Saltsan enpresak antolatutako ekimena da eta upeltegiez gain, “slow food” deituriko produktuak sustatzeko helburua izango dute.Ā Sarrerak balio duten 12 euroren truke, 12 euroko sarrera ordainduta, erakusketarien produktuak dastatu eta ardo-dastaketa batean parte hartu ahalko dute bisitariek.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Otsailak 6tik 7ra, Expoerotikus 2009 azoka izango da Donostiako Kursaalean. Expoerotikus 2009, Europear erotismo azokaren bigarren edizioa da eta gai honen inguruan, zenbait eszenatoki, pasarela, igeritoki, VIP Gune eta ikuskizun erotikoak bilduko ditu.
Sexua eta erotismoa kulturan duen eragina ezagutzeko edota soilik ondo pasatzeko, Expoerotikus azokara hurbildu zaitezkete ordutegi honetan:
- Otsailak 6 - 18:00 / 03:00
- Otsailak 7 - 18:00 / 03:00
- Otsailak 8 - 17:00 / 00:00
Expoerotikus 2009-an sartzeko sarrerak, 19 (aurresalmentan kutxa.net-en bizdez) eta 24 (lehiatilan) euroren truke lortu daitezke
Iturria | Expoerotikus 2009
Erlazionatutako sarrerak
Santo Tomas azoka, Euskal Herriko zenbait herritan ospatzen den ohitura, gero eta hurbilago dago. Sei egun besterik falta dira baserri giroaz gozatzeko eta azokaren prestaketak topera dabiltza. Bilbon, adibidez, haurtzaindegi bat egongo da Arriaga Antzokiaren ondoan, doan guraso guztientzat.
Gainera, betidaniko postuez aparte, bertsolariek, trikitilariek, txalapartariek eta musika-talde desberdinek jaia girotuko dute.
Txorizoa, taloa, sagardoa, gazta, txakolina… Santo Tomaseko azoka galtzeko aitzakirik ez dago!
Erlazionatutako sarrerak

Datorren asteburuan, Azaroaren 28tik 30era, Komiki eta Manga Azokaren 7. Edizioa egingo da Getxon. Azoka bi gune ezberdinetan banatuko da: Komikiaren Gunea Areetako Geltokia plazan eta Mangaren Gunea Erromoko Santa Eugenia plazan.
Azoka honetan argitaletxeen lanik berrienak aurkitu ahal izango ditugu eta baita ere zenbait lehiaketa, ikastaro eta erakusketa. Ah! Eta Friki asko! : )
Azokakaren ordutegia hau izango da: Goizez, 11.00etatik 14:30etara eta arratsaldez, 17.00etatik 21:00etara.
Informazio gehiago | Getxoko komiki eta manga azoka
Erlazionatutako sarrerak