Etiketak: Babarruna

Tolosako Babarrunaren astea

Azaroaren 19tik 22ra bitartea, Babarrunaren Astea ospatuko da Tolosa Gourmet ekimenaren barruan. Lau egunetan zehar Tolosako babarruna izango da protagonista nagusia, Tolosako produkturik ospetsuenetako bat, eta dudarik gabe jaki hori gustuko dutenen elkargune bilakatuko da gipuzkoako udalerri hau.

Azaroaren 21ean Tolosako babarrun ale onenaren XXII. lehiaketa egingo dute eta 22an
Tolosako babarrunaren XXIII. gastronomia lehiaketan ekoizleen lehiaketako indaba irabazlea hoberen prestatzen duten sukaldariak sarituko dituzte. Azkenik, herri-bazkaria egingo da Zerkausian.

Informazio gehiago | Tolosa Gourmet

Erlazionatutako sarrerak

Gernikako Babarrunaren Eguna

Larunbat honetan, azaroak 7, Gernikako Babarrunaren Eguna ospatuko da Genikako bizkaitar udalerrian. Egun honetan, Gernikako Babarruna izango da protagonista nagusia eta goiz osoan zehar 30 stand inguru jarriko dira, bertako produkturik onenak erosteko parada izan dezagun: fruta, barazkiak, gazta eta ogia, besteak beste.

Horrez gainera, dastatze saioan udalerriari ospe handia eman dioten babarrunak probatzeko aukera aparta izango dute bertaratzen direnek eta giroa animatzeko, herri-kirol erakustaldia eta umeentzako jarduerak izango dira. Ezin galdu dezakegun azoka hau Gernikako Merkatu plazan egingo da.

Erlazionatutako sarrerak