
Abenduaren 4tik 5ra bitartean, Victor Ullateren Balleta Bilbon izango da berriro Samsara ikuskizuna eskeintzeko. Samsara zentzuen abstrakzioa da, eta, gorputzaren mugimenduarekin eta musikarekin, baleta osatzen duten musika etnikoen errepertorio ezberdinen lekuetara ikuslea eramateko aukera eskaintzen du: Egipto, Irán, India, Nepal, Txina, Japonia,…
Ullateren azken obra hau kritikarien nahiz ikusleen onespena lortu du eta ikuskizun honetaz gozatzeko sarrerak 9,60/36 eurotako prezioa izango dute. Azkenik, hona hemen Samsara obraren fitxa teknikoa:
- Koreografia eta zuzendaritza: Víctor Ullate
- Musika: hainbat autore
- Eszenografia: Paco Azorín
- Argiak: Nicolás Fischtel (A.A.I.)
- Jantziak: Ana Güell
- Tai-Chi irakaslea: Pedro Valencia
- Pianista: Alexander Khvedkevitch
Iturria | Teatro Arriaga
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 11tik 12ra bitartean, Belgradeko Antzoki Nazionaleko Baleta izango dugu Bilboko Arriaga Antzokia Queen Margot baleta aurkezteko.
Queen Margot-en emanaldiak arratsaldeko 20:00etan izango dira bi egunetan eta ikuskizun honetaz gozatzeko aukera izan nahi baduzue, sarrerak 9/36 euroren truke salduko dira.
Hona hemen obraren fitxa teknikoa:
- Koreografia eta zuzendaritza eszenikoa: Krunislav Simic
- Musika: Goran Bregovic
- Liburua (Alejandro Dumas-en liburuaren egokitzapena): Bosko Milin
- Eszenografia: Boris Maksimovic
- Jantziak: Bozana Jovanovic
- Dantzariak: Mila Dragicevic, Konstantin Kostjukov, Constantin Tesea, Milan Rus, Olga Olcan, Nikica Krluc, Aleksandar Ilic, Jovica Begojev…
Iturria | Teatro Arriaga
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 22an eta 23an, “Blanco como la luna” ballet obra ikusteko aukera izango dugu Wiesbadengo Antzoki Nazionaleko Balletak Victoria Eugenia Antzokian eskeiniko duen emanaldian. Obra hau Stephan Thossenen debuta izan zen Wiesbadengo Balletaren zuzendari moduan eta programak hurrengoko hiru pieza izango ditu: Musika eskaintza, Ikuskizun iheslariak (lanaren muina) eta tangoa, txa-txa-txa eta folklore soinuak nahasten dituen No Cha-Cha-Cha.
Wiesbadengo Balletak, 23 dantzariz osatuta dago eta asteburu honetan ikusiko dugun obra ilargia irtetzen den unean kokatzen da. Balleta arratsaldeko 20:00etan izango da eta sarrerak 16/30 eurotako prezioa izango dute.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan, Apirilak 4-5, Biarritz Balleta Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da. Eszenatokian, Thierry Malandainek sortutako koreografia dantzatuko duten 16 artista egongo dira, Beethovenen Prometeoren kreaturak abestiaren erritmoari jarraituz.
Donostian aurkeztuko duten Les créatures deituriko ikuskizun hau, dantzaren historia erakusten digun magiaz beteriko ikuskizun berria da eta Biarritz Balletak munduko zenbait lekutan aurkeztu dute iada.
Bi emanaldiak arratsaldeko 20:00etan izango dira eta sarrerak 16-30 eurotako prezioa izango dute.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 20tik 21ra, Balé Da Cidade de São dantza taldea Bilboko Arriaga Antzokian izango da. Balé Da Cidade de São Paulo 1968. urtean sortu zen eta zuzendaritza lanetan Antonio Carlos Cardoso daukate. Brasileko izaerari esker, konpainiako dantzarien hizkuntza garaikidea aberastu da, eta Mônica Mion-en zuzendaritza artistikoarekin talde berritzaile eta orijinalenetariko gisa finkatu da.
Gaur eta bihar Arriagan aurkeztuko duten programa hauxe izango da:
Dualidade@br
- Musika: Amália Rodrígues, Henry Tourge, Wim Mertens, Delirium
- Koreografía: Gagik Ismailian
Canela Fina
- Musika: Michael Gordon
- Koreografía: Cayetano Soto
A Linha Curva
- Musika: Grupo Percossa (Holanda)
- Koreografía: Itzik Galili
Sarrerak 13/36 eurotako prezioa izango dute eta bi egunetako emanaldiak gaueko 20.00etan izango dira.
Iturria | Teatroarriaga.com
Erlazionatutako sarrerak