
Ostiral honetan, urriak 23, Nazioarteko Putxera Lehiaketa ospatuko da Balmasedako bizkaitar udalerrian. Lehiaketa ospetsu honetan, babarrunekin, urdaiarekin, txorizoarekin eta odolkiekin prestatzen den putxera izango da protagonista nagusia.
Aurtengo lehiaketa 38. edizioa izango da eta gaur egun Balmasedako ekitaldi garrantzitsuenetako bat dela esan daiteke. Koadrila asko elkartzen dira urtero San Severino plazan, egun horretan Enkarterriko udalerrira bertaratzen direnen begiradapean putxera prestatzeko. Gainera, honetaz aparte, San Severino eguna dela eta, herri-bazkaria, erromeria, kalejirak eta dantzaldiak egingo dira egun osoan zehar.
Iturria | Balmaseda
Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan, urriak 17, Zaragozako Amaral taldearen kontzertua egingo da Balmasedako bizkaitar udalerrian. Amaralek Gato Negro-Dragon Rojo azken lana aurkezteko parada izango du gaueko 21:00etatik aurrera eta telonero moduan bertako Mild eta Los Coronas madrildarrak izango ditugu.
Sarrerak 22 eurotako prezioa izango dute eta Balmasedako Kultur Etxean, BBKren orotariko kutxazainetan eta El provisional pubean eros daitezke. Azkenik, Amaraleko kontzertu hau Frontoian egigo da.
Erlazionatutako sarrerak
Maiatzaren 16tik 17ra bitartean, Erdi Aroko Azoka egingo da Balmasedan. 1999. urtetik egiten da azoka zoragarri honetan, Erdi Arora eramango gaituzten 400 aktore baino gehiago aurkituko ditugu Enkarterriko Hiribildu honen gertakizun historikoak erakusteko: Alkatearen hautaketa, bertoko produktua den txakolinaren produkzioa eta salmenta…
Bi egun hauetan zehar artisauak eta tailerrak egongo dira, hala nola, beira-putzegilea, hargina, ehulea eta irulea besteak beste. Balmaseda Hiribilduko erdi aroko kaleak, gainontzeko artisauentzako kokagunea izango da, artisau-eran egindako gaiak salduz, besteak beste, gozokiak, senda-belarrak, lurrinak, egurrezko eta larruzko produktuak. Jolasen artisauek eta titiriteroek kalean zehar ibiliko dira euren antzezpenekin.
Balmasedako Erdi Aroko Azokaren egitarau osoa ikusi nahi baduzue, udaletxearen webgunean topatu dezakezue.
Iturria | Balmasedako Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak