
Atzo bertan egin zen 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren prentsaurrekoa Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Bertsozale Elkarteko kideekin. Txapelketa urriaren 3an hasiko da abenduaren 13an amaitzeko, eta guztira 44 bertsolari, 10 epaile eta 10 gai-jartzaile izango dira eszenatoki gainean.
Txapelketaren webgunean, honen egitaraua edo saioen datak argitaratu dituzte:
Final-laurdenak
- Zestoa - Urriak 3 - Gurutzeaga pilotalekua, 17:30
- Leitza - Urriak 10 - Udal kiroldegia, 17:30
- Bilbo - Urriak 11 - Arriaga antzokia, 17:30
- Uztaritze - Urriak 17 - Kiroleta pilotalekua, 17:30
- Zarautz - Urriak 18 - Aritzbatalde pilotalekua, 17:30
- Laudio - Urriak 24 - Granja pabilioia, 17:30
Finalaurrekoak
- Bergara - Azaroak 7 - Udal pilotalekua, 17:30
- Gasteiz - Azaroak - Europa pabiloia, 17:30
- Tolosa - Azaroak 14 - Usabal kiroldegia, 17:30
- Hendaia - Azaroak 15 - Beltzenia pilotalekua, 17:30
- Gernika - Azaroak 21 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
- Iruñea - Azaroak 22 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
- Donostia - Azaroak 29 - Antonio Elortza Belodromoa, 17:30
Finala
Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, aurrez erostekoan, internet bidez bakarrik erosi daitezke webgune ofizialean. www.bertsosarrerak.eu. Saioa hasi orduko, eta egunean bertan,txarteldegian ere salgai jarriko dira sarrera batzuk. Finalera orduko izango diren 13 saioetarako bonoa ere internetez bakarrik erosi ahal izango da.
Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu
Erlazionatutako sarrerak

Uztailaren 10etik 12ra bitartean, ‘En la cama’ antzezlana ikusteko aukera izango dugu Barakaldoko Antzokian. Antzerkia, Matias Bizek zuzendutako izen berdineko filman oinarrituta dago. ‘En la cama’, Maskarada eta Come y Calla konpainiek ekoiztutako antzezlana da eta Tamzin Townsend dauka zuzendari lanetan.
Obra honetan, Lidia Navarro eta Mario Sanchez egongo dira eszenatoki gainean protagonista nagusitzat. Emanaldi bakoitza, arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak 10/18 eurotako prezioa izango dute.
Erlazionatutako sarrerak
Datorren Ostiralean, ekainak 26, Autrigoniako Bertso Eguna egingo da Barakaldoko udalerrian. Ekimen hau Zallako Hasi Bertso Eskolaren antolakuntza izango du atzetik eta arratsaldeko 18:30eatik aurrera, bertsoek hartuko dituzte Barakaldoko Bagatza eta San Bizente auzoak.
Hona hemen Autrigoniako Bertso Egunaren egitaraua:
- 18:30etan - Gazteen bertso saioa - Bagatzako Plazan
- 19:30etan - Triki-Poteoa - Bagatzatik San Bizentera
- 21:00etan - Afaria San Bizenteko Getaria Tabernan + Afalosteko festa
Sarrerak zenbait lekutan eros daitezke:
- Balmasedan: Herriko tabernan
- Zallan: Zure-etxe tabernan
- Barakaldon: Argalario tabernan
- Muskizen: Ortze euskal tabernan
- Portugaleten: Arana tabernan
- Santurtzin: Kalea tabernan
- Trapagaranen: La Terraza tabernan
Iturria | Herrikolore
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzak 9an, Bizkaiko lehen rodeoa egingo da Barakaldo ondoan kokatuta dagoen BEC-en. Bizkaian egiten den lehen rodeo honetan, Cowboy profesionalekin egindako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu eta agertokian bakero, zaldi eta zezenen txapelketa ikusi ahal izango dugu.
Gainera, giroa animatzeko, brasildar sanba dantzarien ikuskizuna, capoeira, batucada, garrocha eta beste elementu tradizionalen erakusketa egingo da. Ikuskizuna arratsaldeko 19:00etatik aurrera egingo da eta BEC-eko pabiloi berean, azoka hegoamerikarra jarriko dute artisautza produktuekin.
Iturria | BEC
Erlazionatutako sarrerak