Etiketak: Basauri

Basauri Con: Nazioarteko Zientzia-fikzio Bilera

Otsailaren 5etik 7ra bitartean, Basauri Con Nazioarteko Zientzia-fikzio Bilera ospatuko da Basauriko Bizkaitar udalerrian. Estreineko edizio honetan, bisitariek zinema pantaila handian Battlestar Galactica Ameriketako Estatu Batuetako telesail ospetsuaren hainbat kapitulu ikusteko abagunea izango dute.

Aipatzekoa da, gainera, telesail arrakastatsuaren protagonistetako bi, Edward James Olmos eta Mary McDonnell, bileran izango direla, zale guztien gozamenerako. Hona hemen Basauri Con bileraren egitaraua:

OSTIRALA

  • 10:00 Ateak irekitzea eta akreditazioak jasotzea 18:00ak arte.
  • 10:00 – 13:30 Zineko pantailan Battlestar Galaktikoaren 4 pasarte ikustea
  • 14:00 – 16:00 Atsedenaldia bazkaltzeko. Antzokia itxita egongo da.
  • 16:00 – 18:00 Ekipoka egingo den lehiaketa: SITREP
  • 18:30 Konbentzioaren inaugurazioko ekitaldia, bertan Edward James Olmos eta Mary McDonell egongo dira.

LARUNBATA

  • 09:00 Ateak irekitzea eta akreditazioak jasotzea.
  • 9:30 – 10:30 Juan Jose Arozen hitzaldia “Babylon 5: sail berritzaile bat”
  • 09:30 – 10:30 Argazki saioa Edward James Olmos eta Mary McDonnellekin
  • 10:30 11:00 Jokoa: Asma ezazu nor naizen
  • 11:00 – 12:00 Galdera-erantzunak Edward James Olmosekin: “Almirante Adama” “Hori esaten dugu guztiok”
  • 12:15 – 13:15 Galdera-erantzunak Mary McDonellekin: “Roslin Lehendakari Andrea” “Han egon naiz, eta jadanik, egin dut hori”
  • 13:15 – 14:00 Egoitza Sevillan duen “Freaky Town” irratiko programaren grabazioa
  • 14:00 – 16:00 Atsedenaldia bazkaltzeko. Antzokia itxita egongo da.
  • 16:00 – 16:20 Bartzelonako “Los Huskers” taldearen kontzertua
  • 16:30:00 - 17:30 Galdera-erantzunak Edward James Olmos eta Mary McDonnellekin Ba zen ordua!
  • 17:30 – 18:00 Bideo eta musika emanaldia autografoen saiorako esplikazioekin.
  • 18:00 -20:00 Autografoen sinadura Edward James Olmos eta Mary McDonnellekin

IGANDEA

  • 09:00 Ateak irekitzea
  • 09:30 - 10:00 Jokoa: Asma ezazu nor naizen
  • 09:30 – 10:30 Argazki saioa Edward James Olmos eta Mary McDonnellekin
  • 10:00 – 10:50 Juan Jose Arozen mintzaldia “Egiazkoa ez den historia, zientzia historikoa edo zientzia-fikzioa?”
  • 11:00 -12:00 Galdera-erantzunak Mary McDonellekin: “Zutik ukabila altxata”
  • 12:15 – 13:15 Galdera-erantzunak Edward James Olmosekin. “Ofiziala eta zalduna”
  • 13:30 – 14:00 “Egia hala gezurra” lehiaketa
  • 14:00 – 16:00 Atsedenaldia bazkaltzeko. Antzokia itxita egongo da.
  • 16:00 – 16:20 Bideo eta musika emanaldia
  • 16:30:00 - 17:30 Galdera-erantzunak Edward James Olmos eta Mary McDonnellekin “Adama & Roslin: Urratsez urrats”
  • 17:30 – 18:00 Rafael Salcedoren hitzaldia “Energia nuklearraren erabilera militarra eta zibila zientzia-fikzioan: arazo korapilatsua”
  • 18:00 -20:00 Autografoen sinadura Edward James Olmos eta Mary McDonnellekin
  • 20:00 – 20:30 Amaierako ekitaldia, eta horretan, Edward James Olmosek eta Mary McDonnellek sariak banatuko dituzte.

Informazio guztia | Basuricon.com

Erlazionatutako sarrerak

Musikale - Nazioarteko Kaleko Musikarien IX. Topaketa

Irailaren 18tik 21ra bitartean, Musikale Nazioarteko Kaleko Musikarien IX. Topaketa egingo da Bizkaiko lau udalerri ezberdinetan: Basaurin, Erandion, Leioan eta Sestaon.

Musikalen mundu guztiko 200 artista baino gehiago aurkituko ditugu eta guztira 12 konpainia izango dira bizkaiko udalerri hauen kaleak musikaz beteko dutenak.

Hona hemen Musikalen parte hartuko duten taldeen zerrenda:

Basauri

  • Taberna Ibiltaria
  • Le Gros Tube
  • La Zikabilo

Erandio (Astrabudua)

  • Fanfare Á la Gueule du Ch’val
  • Combo Express Band
  • TrĂ­o Chikiboom

Leioa

  • Sandunga
  • L’Aile ou la Cuisse Fanfare
  • Redding Scottish Pipe Band

Sestao

  • TurukutupĂĄ
  • Magicaboola Brass Band
  • Desbundixie

Erlazionatutako sarrerak

Otsailak 7an, “Desnudos en Central Park” antzerki lanaren emanaldia izango da Basauriko Social Antzokian. Komedia antzerki honetan Jaime Azpilicueta dugu zuzendari lanetan eta Manuel Galiana, Enma Ozores, Maria Jose Alfonso, Francisco Piquer, Maribel Salas eta Walter Gamberini antzezle bezala.

Antzerki obra honen egilea Mark Rowell da eta New York-era erameten gaituen argumentua hauxe da:

Gerryk, idazle izatea du amets. Bere bizitzaren erdialdean, bizitza honetan norbait garrantzitsua izan dezakeelaz ohartzen da. Ama maitakor eta autoritario batetaz gehiegi babestua, ematen duena baina emakumezko azkarrago batekin ezkondua ta gurasoen etxetik irten berri diren bi umeekin, egundoko jauzia egitea erabakitzen du, bere bizitzan lehena, abentura honek anonimatotik aterako duelakoan eta azkenean, bere gaitasuna ezagutuko dutelakoan. Komunikabideek, Nueva York hirian dauden telebista kate handiek, egingo dute gainontzekoa.

Antzerkirako sarrerak lehiatilan bertan, BBK kutxazainetan edota telefonoz (944 666 390) erosi daitezke.

Informazio gehiago | Social Antzokia

Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilak 24an “El Cascanueces” ballet ikuskizuna izango da Basauriko Social Antzokian. Proiektu honen zuzendaria David Campos da eta Hoffman-en obra klasikoaren nguruko bere ikuspegi pertsonala ematen du moldaketa berezi honetan.

David Campos-ek talentu gazteez inguratu da ballet honetarako eta bidaiaren berrirakurketa bat proposatzen du, istorioan pasatzen denari, koreografiari, istorioaren kokapenari eta eszenografiari garrantzi bera emanez.

Emanaldi honetarako sarrerak Social Antzokiko lehiatilan bertan (944 666 393) erosi daitezk edo edo baita ere BBK-ko kutxazainetan.

Erlazionatutako sarrerak