Etiketak: Baserritarraren Eguna

Baserria

Abuztuaren 28an, San Roke jaien egitarauaren barruan, Baserritar Eguna ospatuko da Laudioko udalerrian. Goizeko 9:00etatik aurrera, baserritarren eta baserri munduari egindako omenaldia ospatuko da non nekazaritza-produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango da.

Azokaz aparte, 12:30ean, herri-kirol ikuskizuna egongo da Lamuza Plazan eta, horren ostean, dantzak ikusteko aukera izango da. Herri-bazkariaren ostean, erraldoien eta buruhandien ibilaldia hasiko da 17:00etan erdigunean zehar, txistulariak eta gaita-jotzaileak lagun dituztela. 18:00etan Arabako artzain-txakurren XIII. lehiaketa egingo da.

Hortik aurrera, musikaz beteko dira udalerriko bazter guztiak. 18:00etan Kultur Jaia hasiko da Lamuza Plazan, txalapartariekin, albokariekin, trikitilariekin eta txistulariekin.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Mungiako Jaiak

Bihar, ekainak 28, San Pedro jaietako egitarauaren barruan dagoen Baserritarren Eguna egingo da Mungian. Baserri munduaren inguruko jaialdi hau Foruen enparantzan eta Alkartasuna kalean ospatuko da eta nekazaritza-produktuak jarriko dituzte salgai, eta onddoak eta perretxikoak dastatzeko nahiz erosteko parada izango da, Mungiako Mikologi Elkartearen eskutik.

Gainera, trikitilari eta txistulariak giroa animatzen duten bitartean, bertako animalien eta animalia exotikoen erakusketa hartuko du Torrebillela parkeak. Azkeinik, Gizaberri Elkartasun Taldeak, bigarren eskuko liburuen azoka antolatu dute baita ere.

Iturria | Euskadi.net
Informazio gehiago | Mungiako Udala

Erlazionatutako sarrerak