
Abenduaren 14tik urtarrilaren 5era Umeen Gabonetako Parkea edo PIN-a zabalik egongo da Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en. Eskaintza ludiko eta didaktikoa, kirol eta tailer-jarduera eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da.
Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.
- Ordutegia: 11:00-20:00. Abenduak 14, 15, 16, 17, 24 eta 31 eta urtarrilak 5: 11:00-17:00. Abenduak 25 eta urtarrilak 1: itxita.
- Sarrera: 5-7 euro.
Erlazionatutako sarrerak

Abenduak 11tik 14ra bitartean, ALGUSTO azoka egingo da Barakaldoko BEC!-en. Gertakizun honek, espainiar merkatuko aitzindaria, Slow Food mugimendua mundu osoan zehar azken 20 urteotan garantzen ari den filosofia zabaldu nahi du.
ALGUSTO, Torinoko Salone del Gusto izenekoan inspiratuta, publiko orokor guztiari irekita egongo da, eta artisau-gastronomia eta elikadurako sektorearentzako erreferentzia bilakatuko da.isitariek hainbat produktu eraman ahalko dituzte etxera, tartean, ardoa, olioa, txokolatea, kakaoa, banilla, patatak, kafea, datilak, onddoak, gazta, hestebeteak, kontserbak, bakailaoa eta bertako animalia-arrazen haragia. Gastronomia eta sukaldaritza sektoreko ekoizleak izango dira standetan.
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan, azaroak 14, Rammstein taldearen kontzertu potentea ikus-entzuteko aukera izango dugu Barakaldoko BEC-en. Alemaniako taldeak diska berria plazaratuko du datorren udazkenean, Liebe Ist Für Alle Da, eta mundo osotik igaroko den bira egingo dute abesti berriak aurkezteko.
Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da eta telonero moduan Andy LaPleguak (Icon of Coil taldearen sortzailea) 2003an sortutako Combichrist Norvegiako banda arituko da.
Iturria | Musikazale
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 5etik 7ra bitartean, Foccu Bilbao Gastronomiaren eta Elikaduraren Azoka Profesionalaren bigarren edizioa egingo da BEC-en. Azoka hau Arku Atlantikoko profesionalen topagunea izango da eta elikadura, gastronomia eta ostalaritza sektoreen erreferentzia bihurtzeko asmoa dauka.
Foccus Bilbao ekitaldian izen handiko sukaldariek euren lana nola egiten duten gertutik ikusteko aukera luzatuko digu eta honetan Fernando Canales, Pedro eta Marcos Moran edota Patxi Eceiza ikusteko aukera izango dugu besteak beste.Azokaren barruan prestatu dituzten jardueren artean Foccus 2009 Ardoen Nazioarteko II. Lehiaketa eta Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren Bizkaiko Finala nabarmendu behar dira.
Iturria | Foccus Bilbao 2009
Erlazionatutako sarrerak

Bertsozale Elkartearen webgunean iragarri den bezala, Euskal herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia prest izango da uda osterako. Txapelketaren azken ediziotik hona lau urte pasa dira eta aurten 44 bertsolarik izango dira eszenatoki gainean.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 14 saiotan banatuko da eta azken edizioaren arrakasta lortzeko asmoz, finala handia Barakaldoko BEC-en izango da abenduaren 13an. Antolakuntzak irailaren erdialdera egingo du Txapelketa Nagusiaren aurkezpena.
Iturria | Bertsozale
Argazkia |Andoni Otamendi
Erlazionatutako sarrerak