
Maiatzak 9an, Bizkaiko lehen rodeoa egingo da Barakaldo ondoan kokatuta dagoen BEC-en. Bizkaian egiten den lehen rodeo honetan, Cowboy profesionalekin egindako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu eta agertokian bakero, zaldi eta zezenen txapelketa ikusi ahal izango dugu.
Gainera, giroa animatzeko, brasildar sanba dantzarien ikuskizuna, capoeira, batucada, garrocha eta beste elementu tradizionalen erakusketa egingo da. Ikuskizuna arratsaldeko 19:00etatik aurrera egingo da eta BEC-eko pabiloi berean, azoka hegoamerikarra jarriko dute artisautza produktuekin.
Iturria | BEC
Erlazionatutako sarrerak

Martxoak 6tik 8ra, umeentzat zuzendutako “Disney on ice - Buscando a Nemo” izotz gaineko ikuskizuna izango da BEC-en kokatutako Bizkaia Arenan. Ikuskizun honen emanaldiak, hurrengoko ordutegian izango dira:
- Martxoak 6 - 19:30etan
- Martxoak 7 - 16:00etan
- Martxoak 7 - 19:30etan
- Martxoak 8 - 17:00etan
Sarrerak telefonoz (933 184 969), BBK kutxazainetan edo El Corte Ingles-en eros daitezteke.
Informazio guztia | Bizkaia Arena
Erlazionatutako sarrerak

Apirilak 2an, Itsas Energiaz 3. Nazioarteko Jardunaldia egingo da Barakaldon kokatutako Bilbao Exhibition Center-en. Jardunaldi hauetan, olatuen energia ustiatzeko dauden ekipoen eta teknologikoak ez diren beste alderdi batzuen esparruetan egindako aurrerapen berritzaileenak aurkeztuko dira (olatuak, itsas-lasterrak, etab.)
Jardunaldien ordutegia 08:30etik 18:00etara izango da eta honetan parte hartzeko 200 eurotako sarrera ordaindu beharko da. Itsas Energiaz 3. Nazioarteko Jardunaldiaren egitaraua hauxe da:
- 9:00 Jardunaldiaren hasiera.
- 9:15 - 1. SAIOA: Itsas energiaren egoera nazioartean.
- 11:20 - 2. SAIOA: Teknologiak.
- 12:50 - 3. SAIOA: Itsas energiaren alderdi ez teknologikoak.
- 15:00 - 4. SAIOA: Teknologien saiakuntza eta erakusketa.
- 16:50 - 5. SAIOA: Instalatzeko teknologiak eta offshore eragiketa.
Informazio guztia | Jornadamarina.com
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 13tik urtarrilaren 5era Umeen Gabonetako Parkea edo PIN-a zabalik egongo da Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en. Eskaintza ludiko eta didaktikoa, kirol eta tailer-jarduera eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da.
Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.
Nik behintzat, urtero itzoiten nuen gabonak baino lehen ikastolarekin egiten genuen PIN-aren ibilaldia … :).
Erlazionatutako sarrerak