Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Bertsolaritza . Euskal Herria - Part 3
Etiketak: Bertsolaritza

Jone Uria - Bertsolari Txapelketa Nagusia

Datorren larunbatean, urriak 10, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren saioa egingo da  Leitzako udalerrian. Finalerdietako bigarren hitzordu hau Udal Kiroldegian egingo da arratsaldeko 17.30etatik aurrera eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:

  • Ainhoa Agirreazaldegi
  • Ibon Ajuria
  • Iñigo Manzisidor, “Mantxiâ€
  • Xabier Sukia
  • Iñigo Olaetxea
  • Etxahun Lekue

Pasa den asteburuan, Zestoan ospatu zen txapelketaren lehenengo saioan Jone Uriak lortu du finalaurrekoetarako txartela 661,5 punturekin eta Gurutzeaga Pilotalekua jendez gainezka aurkitu zuten bertsolariek.

Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, www.bertsosarrerak.eu webgune ofizialean erosi daitezke. Hona hemen sarreren prezioak:

Guztia irakurri »

Erlazionatutako sarrerak

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Datorren larunbatean, urriak 3, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehenengo saioaz gozatzeko aukera izango dugu  Zestoako udalerrian. Finalerdietako lehen etapa hau Gurutzeaga pilotalekuan egingo da arratsaldeko 17.30etatik aurrera eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:

  • Iñaki Gurrutxaga
  • Uxue Alberdi
  • Odei Barroso
  • Jone Uria
  • Oihana Bartra
  • Miren Artetxe

Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, www.bertsosarrerak.eu webgune ofizialean erosi daitezke. Hona hemen Zestoako finale laurdenetarako sarrerak:

  • Arrunta: 9 €
  • Gaztea: 4 €
  • Bazkidea: 6 €

Txapelketa osorako bonoa:

  • Arrunta: 60 €
  • Gaztea: 25 €
  • Bazkidea: 45 €

Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu

Antolakuntzan | Bertsozale Elkartea

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Atzo bertan egin zen 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren prentsaurrekoa Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Bertsozale Elkarteko kideekin. Txapelketa urriaren 3an hasiko da abenduaren 13an amaitzeko, eta guztira 44 bertsolari, 10 epaile eta 10 gai-jartzaile izango dira eszenatoki gainean.

Txapelketaren webgunean, honen egitaraua edo saioen datak argitaratu dituzte:

Final-laurdenak

  • Zestoa - Urriak 3 - Gurutzeaga pilotalekua, 17:30
  • Leitza - Urriak 10 - Udal kiroldegia, 17:30
  • Bilbo - Urriak 11 - Arriaga antzokia, 17:30
  • Uztaritze - Urriak 17 - Kiroleta pilotalekua, 17:30
  • Zarautz - Urriak 18 - Aritzbatalde pilotalekua, 17:30
  • Laudio - Urriak 24 - Granja pabilioia, 17:30

Finalaurrekoak

  • Bergara - Azaroak 7 - Udal pilotalekua, 17:30
  • Gasteiz - Azaroak - Europa pabiloia, 17:30
  • Tolosa - Azaroak 14 - Usabal kiroldegia, 17:30
  • Hendaia - Azaroak 15 - Beltzenia pilotalekua, 17:30
  • Gernika - Azaroak 21 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
  • Iruñea - Azaroak 22 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
  • Donostia - Azaroak 29 - Antonio Elortza Belodromoa, 17:30

Finala

Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, aurrez erostekoan, internet bidez bakarrik erosi daitezke webgune ofizialean. www.bertsosarrerak.eu. Saioa hasi orduko, eta egunean bertan,txarteldegian ere salgai jarriko dira sarrera batzuk. Finalera orduko izango diren 13 saioetarako bonoa ere internetez bakarrik erosi ahal izango da.

Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Bertsozale Elkartearen webgunean iragarri den bezala, Euskal herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia prest izango da uda osterako. Txapelketaren azken ediziotik hona lau urte pasa dira eta aurten 44 bertsolarik izango dira eszenatoki gainean.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 14 saiotan banatuko da eta azken edizioaren arrakasta lortzeko asmoz, finala handia Barakaldoko BEC-en izango da abenduaren 13an. Antolakuntzak irailaren erdialdera egingo du Txapelketa Nagusiaren aurkezpena.

Iturria | Bertsozale
Argazkia |Andoni Otamendi

Erlazionatutako sarrerak

Ohiane Perea - Bertsolaria

Bihar, Apirilak 4, Arabako Bertsolari Txapelketaren finala egingo da Gasteizko Printzipal Antzokian. Final handian izango diren 6 bertsolariak hauek izango dira:

  • Oihane Perea.
  • Manex Agirre.
  • Asier Otamendi.
  • Rikardo Gonzalez de Durana.
  • Juan Mari Juaristi.
  • Iñaki Viñaspre.

Bertsozaleentzako jai polit hau arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta gai-jartzaile moduan Idoia Beitia arituko da.

Iturria | Bertsozale Elkartea

Erlazionatutako sarrerak