Etiketak: Bertsozale elkartea

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Datorren igandean, urriak 11, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hirugarren saioa ospatuko da Bilbon. Finalerdietako hirugarren hitzordu hau Arriaga Antzokian egingo da arratsaldeko 17.30etatik aurrera eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:

  • Asier Otamendi
  • Iñaki Zelaia
  • Maddalen Arzallus
  • Jexux Mari Irazu
  • Julio Soto
  • Amaia Agirre

Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, www.bertsosarrerak.eu webgune ofizialean erosi daitezke. Hona hemen sarreren prezioak:

Guztia irakurri »

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Atzo bertan egin zen 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren prentsaurrekoa Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Bertsozale Elkarteko kideekin. Txapelketa urriaren 3an hasiko da abenduaren 13an amaitzeko, eta guztira 44 bertsolari, 10 epaile eta 10 gai-jartzaile izango dira eszenatoki gainean.

Txapelketaren webgunean, honen egitaraua edo saioen datak argitaratu dituzte:

Final-laurdenak

  • Zestoa - Urriak 3 - Gurutzeaga pilotalekua, 17:30
  • Leitza - Urriak 10 - Udal kiroldegia, 17:30
  • Bilbo - Urriak 11 - Arriaga antzokia, 17:30
  • Uztaritze - Urriak 17 - Kiroleta pilotalekua, 17:30
  • Zarautz - Urriak 18 - Aritzbatalde pilotalekua, 17:30
  • Laudio - Urriak 24 - Granja pabilioia, 17:30

Finalaurrekoak

  • Bergara - Azaroak 7 - Udal pilotalekua, 17:30
  • Gasteiz - Azaroak - Europa pabiloia, 17:30
  • Tolosa - Azaroak 14 - Usabal kiroldegia, 17:30
  • Hendaia - Azaroak 15 - Beltzenia pilotalekua, 17:30
  • Gernika - Azaroak 21 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
  • Iruñea - Azaroak 22 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
  • Donostia - Azaroak 29 - Antonio Elortza Belodromoa, 17:30

Finala

Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, aurrez erostekoan, internet bidez bakarrik erosi daitezke webgune ofizialean. www.bertsosarrerak.eu. Saioa hasi orduko, eta egunean bertan,txarteldegian ere salgai jarriko dira sarrera batzuk. Finalera orduko izango diren 13 saioetarako bonoa ere internetez bakarrik erosi ahal izango da.

Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu

Erlazionatutako sarrerak

Ohiane Perea - Bertsolaria

Bihar, Apirilak 4, Arabako Bertsolari Txapelketaren finala egingo da Gasteizko Printzipal Antzokian. Final handian izango diren 6 bertsolariak hauek izango dira:

  • Oihane Perea.
  • Manex Agirre.
  • Asier Otamendi.
  • Rikardo Gonzalez de Durana.
  • Juan Mari Juaristi.
  • Iñaki Viñaspre.

Bertsozaleentzako jai polit hau arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta gai-jartzaile moduan Idoia Beitia arituko da.

Iturria | Bertsozale Elkartea

Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilaren 24an Bertson Eguna 2009 izango da Donostian Bertsozale Elkartearen eskutik. Bertso Egunaren egitaraua hau izango da:

  • 12:00etan: Bertsolariak bulebarrean.
  • 18:00etan: Ekitaldi nagusia Kursaaleko areto nagusian.
  • 21:00etan: Afaria eta festa Kursaal Martin Berasategi jatetxean.

Ekitaldirako sarreren erreserbak urtarrilaren 12tik 22ra egin ahal izango dira  www.bertsozale.com-en edo 943 69 41 29 telefonora deituz.

Informazio gehiago | Bertsozale Elkartea
Iturria | Victoria Eugenia

Erlazionatutako sarrerak