Etiketak: Bilbao-Bilbao

Bilbao - Bilbao obra Arriaga Antzokian
Irailaren 24tik 30era bitartean, Bilbao Bilbao obra ikusteko aukera izango dugu Arriaga Antzokian. Karrakaren eta la Otxoaren eskutik datorren musika-aldizkaria, 84ko azken uholdeen hurrengo urtean sortu zen, Athletic irabazle izaten zen garaian eta Festetako Herri Batzordeen gorakada betean.

Bere aurkezlearen hitzetan, ikuskizunak “Ez du Bilboz bakarrik hitz egiten; bilbotarrez hitz egiten du eta horregatik txotxolokeria hunkigarriena bermatua dagoâ€. Hona hemen “Bilbao-Bilbao” izango dituen emanaldien ordutegia:

  • Irailak 24: 20:00etan - 7,20€ / 30€
  • Irailak 25: 20:00etan - 7,20€ / 30€
  • Irailak 26: 20:00etan - 7,20€ / 30€
  • Irailak 27: 19:00etan - 7,20€ / 30€
  • Irailak 29: 20:00etan - 5,60€ / 22€
  • Irailak 30: 20:00etan - 5,60€ / 22€

Obraren zuzendari lanetan Ramón Barea izango dugu eta eszenatoki gainean interprete hauek izango ditugu: Itziar Lazkano, Gurutze Beitia, Gorka Aginagalde, Felipe Loza, Loli Astoreka, Ramón Ibarra, Nati Ortiz de Zarate, Esther Velasco, Eduardo Gaviña (Yogurinha) eta Yolanda Martínez.

Informazio guztia | Teatroarriaga.com

Erlazionatutako sarrerak