
Saturday Night Fever, gaur egungo musikalik ezagunenetako bat, Euskadin izango dugu aurki. Oraingo honetan Karen Brucek egingo ditu zuzendari lanak, izen bereko pelikula ospetsuan oinarrituta. Juan Pablo Di Pace (musikal askotan aritu izan da, baita Mamma mia filmean ere) Argentinako aktoreak Tony Manero gorpuztuko du, bere garaian John Travoltak egin zuen bezala.
Bi ordu baino gehiagoko lan zoragarri horrek ikusleak dantzan jarriko ditu, koreografia bikainak eta Bee Gees taldearen abesti ezagunak (“Stayin’ Alive”, “Night Fever” eta “How deep is your love”, esaterako) direla medio.
Musikala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Principal Antzokian izango da ikusgai, martxoaren 4tik 7ra eta 18tik 21era, hurrenez hurren. Egun batzuk geroago (maiatzaren 6tik 16ra) Bilboko Arriaga Antzokira iritsiko da.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Milaka lagunek hartu ohi dute parte urtero Bilbao-Bilbao Zikloturisten Martxan, eta, ezbairik gabe, Bizkaiko hiriburuko kirol ekitaldirik ospetsuenetako bat da. Deustuko Zubian, Zubiarte merkataritza-gunearen ondoan, hasi eta Bilboko Kale Nagusian bukatuko da proba. Zikloturisten Martxa, Martxoaren 14an izango da, bost irteera mailakatu antolatu dira (hamabost minuturo) eta, proba amaitutakoan, ez da inolako sailkapenik egingo. Hau da, parte-hartzaile bakoitzak “bere erara” egingo du martxa.
115 kilometroko ibilbidean Bizkaiko udalerri anitz zeharkatuko dituzte zikloturistek, tartean, Erandio, Getxo, Sopela, Barrika, Plentzia, Gatika, Sondika, Derio, Mungia, Larrabetzu eta Galdakao. Bizkaiko Teknologia Parkean anoa-postu berezia jarriko dute: parte-hartzaileek jakiak eta edariak hartu ahalko dituzte bertan. Ibilbideak Bizkaiko txokorik esanguratsuenetako batzuk gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du.
Iturria | BilbaoBilbao.com
Erlazionatutako sarrerak

2010eko aratusteak hortxe bertan ditugu eta Bilboko Kopartsak, “Bilbo Sutan” lelopean, egun hauetarako egitaraua iragarri dute:
Osteguna 11. TRAPU ZAHARRAK
- 19:30 Arriaga plazatik txorizoen banaketa eta Zazpi Kaleetatik KALEJIRA
Larunbata 13. JAITSIERA
- 17:30 Jaitsieraren hasiera Hurtado de Amezagatik: Fanfarreak, Bilboko Erraldoiak, Goloka, Ibon Koteron eta bere albokariak, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Txan magoa, joaldunak, batukadak, El mentón de Fogarty, Gatillazo, etabar.
- 21:30 Sari banaketa kontzertu ondoren (Areatzako eszenatokian)
Igandea 14. PUTXERAK. (Plaza Barrian)
- 09:00 Putxera txapelketa
- 14:00 Sari banaketa
Asteartea 16. SARDINAREN ERREKETA
- 19:00 Sardinaren beila Plaza Berrian
- 19:30 Sardinaren ehorzketako prozesioa alde zaharretik Goloka taldearekin
- 21:00 Sardinaren erreketa Arriaga plazan
Iturria | Bilboko Konpartsak
Erlazionatutako sarrerak

Otsailaren 15ean, The Australian Pink Floyd Show ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. 1994. urtean Pink Floyd Britainia Handiko taldeak bere azken kontzertuetako bat eskaini zuen Donostian. Egun hartan eszenaratze ikusgarriaz gozatzeko aukera galdu zutenek “The Wall“, “Animals”, “Wish You Were Here” edo “The Dark Side of the Moon” abesti ospetsuak berriz entzuteko parada izango dute. Izan ere, The Australian Pink Floyd Show taldeak Pink Floyden omenezko emanaldi berezia eskainiko du gurean, otsailaren 15ean. Iaz Donostian aritu ziren, eta, oraingo honetan, hitzordua Bilboko Euskalduna Jauregian izango da.
Ikuskizun horrek jatorrizko taldearen estetika eta estiloa birsortzen ditu; ezin ahatz dezakegu historiako pop-talde garrantzitsuenetako bat dela Pink Floyd. The Australian Pink Floyd Show taldeak jatorrizko bandaren kideen onespena jaso du.
Sarrerak 30/42 eurotako prezioa izango dute.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Otsailaren 4tik martxoaren 25era bitartean, Zinebiklub film laburren erakuskea egingo da Bilboko Barrainkua Udaltegian. Egun hauetan zehar, Euskal Herriko, Espainiako eta Latinoamerikako 46 film labur ikusgai izango dira.
Euskal Herriko film laburrak izango dira hiru Zinebiklub saioetako protagonistak. Halaber, otsailaren 4an eta 25ean eta martxoaren 11n euskal film laburrak proiektatuko dira. Otsailaren 4an Tener el corazon en el lugar equivocado, Arena, 5 recuerdos, Los que lloran solos eta Llegar a Euskal Herria Helmuga film laburrak ikusteko parada izango da. Otsailaren 25eko saioan Quiero estar el resto de mi vida contigo, Pim Pam Pum, Ito Nazu, Clark eta Boris, La presa, Amona Putz!eta La historia mas grande de Bilbao jamas pintada film laburrak izango dira ikusgai. Euskal film laburrei eskainitako azken saioan ondorengo film laburrak proiektatuko dira: Sabina, Marisa, Mi primer recuerdo, Ahate pasa, El nunca lo haria, Sporting 2 Real 2 eta Dirty Martini.
Informazio guztia | zinebi.com
Iturria | eitb
Erlazionatutako sarrerak