Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Bilbao . Euskal Herria - Part 5
Etiketak: Bilbao

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Atzo bertan egin zen 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren prentsaurrekoa Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Bertsozale Elkarteko kideekin. Txapelketa urriaren 3an hasiko da abenduaren 13an amaitzeko, eta guztira 44 bertsolari, 10 epaile eta 10 gai-jartzaile izango dira eszenatoki gainean.

Txapelketaren webgunean, honen egitaraua edo saioen datak argitaratu dituzte:

Final-laurdenak

  • Zestoa - Urriak 3 - Gurutzeaga pilotalekua, 17:30
  • Leitza - Urriak 10 - Udal kiroldegia, 17:30
  • Bilbo - Urriak 11 - Arriaga antzokia, 17:30
  • Uztaritze - Urriak 17 - Kiroleta pilotalekua, 17:30
  • Zarautz - Urriak 18 - Aritzbatalde pilotalekua, 17:30
  • Laudio - Urriak 24 - Granja pabilioia, 17:30

Finalaurrekoak

  • Bergara - Azaroak 7 - Udal pilotalekua, 17:30
  • Gasteiz - Azaroak - Europa pabiloia, 17:30
  • Tolosa - Azaroak 14 - Usabal kiroldegia, 17:30
  • Hendaia - Azaroak 15 - Beltzenia pilotalekua, 17:30
  • Gernika - Azaroak 21 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
  • Iruñea - Azaroak 22 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
  • Donostia - Azaroak 29 - Antonio Elortza Belodromoa, 17:30

Finala

Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, aurrez erostekoan, internet bidez bakarrik erosi daitezke webgune ofizialean. www.bertsosarrerak.eu. Saioa hasi orduko, eta egunean bertan,txarteldegian ere salgai jarriko dira sarrera batzuk. Finalera orduko izango diren 13 saioetarako bonoa ere internetez bakarrik erosi ahal izango da.

Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu

Erlazionatutako sarrerak

Los 39 Escalones obra Euskalduna Jauregian
Irailaren 1etik 13ra bitartean, “Los 39 Escalones” antzerki obra izango da ikusgai Bilboko Euskalduna Jauregian. Obra hau, Alfred Hitchcocken klasiko zinematografikoaren antzerki-bertsio barregarri eta ikusgarria daukagu eta Patrick Barlowen egokitzapen dramatikoa da, Jorge de Juan GarcĂ­ak moldatua eta Eduardo Bazok zuzendua.

Lan hau sorpresaz beteta dago, eta ez dio lasaitasun-une bakar bat ere ematen ikusleari, antzezlanak intriga, ekintza eta umorea uztartzen baititu. Eszenatoki gainean Gabino Diego, Diego Molero, Jorge de Juan eta Patricia Conde izango ditugu.

Obra hau ikusteko sarrerak 25 eurotako prezioa izango dute.

Informazio gehiago | Euskalduna.net

Erlazionatutako sarrerak

Amaia Montero Bilboko Euskalduna Jauregian izango da Urriaren 26an bere bakarkako lehen diska bilbotarren aurrean aurkezteko. La Oreja de Van Gogh taldea utzi ondoren, bakarkako lehen lan hau oso arrera ona izaten ari du jendartean eta dagoeneko 40.000 diska saldu ditu.

Amaia Montero-ren ahotsa zuzenean entzuteko asmoa baduzu, kontzerturako sarrerrak 27 euro, 30 euro eta 33 eurotako prezioa izango dute. Azkenik, hona hemen “Quiero ser” abestiaren bideoa:

Erlazionatutako sarrerak

El Enfermo Imaginario obra Euskalduna Jauregian

Abuztuaren 14tik 19ra bitartean, “El Enfermo Imaginario” antzezlana ikusteko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Antzezlana, MoliĂšreren jatorrizko lanaren indar, satira eta asmo kritiko berarekin helduko da Euskalduna Jauregira, eta negozio bihurtutako medikuntzaren gehiegikerien berri emango digu, egoera zoro eta gozo ugariren bitartez besaulki-patioa algaraka jarriz.

Jatorrizko obraren moldapena, Ana Graciani eta Gabriel Oliveresek egin dute eta eszenatoki gainean primerako interpreteak ikusiko ditugu: Enrique San Francisco, Beatriz Santana, Guillermo Romero, Joaquin Abad, Mar del Hoyo eta Julia Trujillo.

Sarrerak 25 eurotako prezioa izango dute.

Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Kalealdia 2009

Uztailak 7tik 9ra bitartea, Bilboko Kalealdia 2009 egingo da bizkaitar hiriburuan: Kaleko Antzerki eta Arteen X Jaialdia. Hiru egunetan zehar, 21 ikuskizun eszenaratuko dira Alde Zaharrean. Areatzan, Santiagon, Arriagan
zazpi kaleak eszenatoki handian bihurtuz.

Aurtengo Kalealdian, zortzi antzerki-taldek izango dira alde zaharreko kaleak antzerkiz betetzeko arduradunak eta honen inaugurazio ekitaldia gaurko 17:30etan izango da Plaza Berrian, Hortzmuga taldearen “Bilbodanzz Action!” ikuskizunarekin.

Hortzmuga Teatroak bere 20.urteurrena ospatzen du aurten ‘Olympikas 2012′ antzezlana aurkeztuz, bihar asteartea Areatzan arratsaldeko zazpietan eta osteguna 9an, zortzietan Plaza Berrian.

Hona hemen 2009ko Kalealdiaren egitaraua:

Uztailaren 7an:

  • 17:30. Plaza Barria. BILBODANZZ “Action!”
  • 18:15. Arriaga Plaza. BILBODANZZ “Action!”
  • 18:30. Santiago Plaza. KUKAI DANTZA “Soka”
  • 19:00. Areatza/Arenal. HORTZMUGA “Olympikas 2012”
  • 19:30. Plaza Barria. BILBODANZZ “Action!”
  • 20:15. Arriaga Plaza. BILBODANZZ “Action!”
  • 21:00. Plaza Barria. KUKAI DANTZA “Soka”
  • 22:00. Arriaga Plaza. BEAU GESTE “Transports Exceptionnels”

Uztailaren 8an:

  • 18:00. Plaza Barria. DYNAMOGÈNE “Monseiur Culbuto”
  • 18:30. Santiago Plaza. TRAPU ZAHARRA “¡Vaya ganga!”
  • 18:45. Plaza Barria. DYNAMOGÈNE “La Cymbalobylette”
  • 19:00. Areatza/Arenal. BEAU GESTE “Transports Exceptionnels”
  • 20:00. Plaza Barria. DYNAMOGÈNE “Monseiur Culbuto”
  • 20:30. Areatza/Arenal. BEAU GESTE “Transports Exceptionnels”
  • 20:45. Plaza Barria. DYNAMOGÈNE “La Cymbalobylette”
  • 22:00. Arriaga Plaza. COMPAÑÍA DE TEATRO LA PATRIÓTICO INTERESANTE
    “Kadogo. Niño soldado”

Uztailaren 9an:

  • 18:30. Santiago Plaza. TRAPU ZAHARRA “¡Vaya ganga!”
  • 19:00. Areatza/Arenal. DYNAMOGÈNE “Monseiur Culbuto”
  • 19:45. Areatza/Arenal. DYNAMOGÈNE “La Cymbalobylette”
  • 20:00. Plaza Barria. HORTZMUGA “Olympikas 2012”
  • 22:00. Arriaga Plaza. AKOREACRO “Pfffffff”

Informazio guztia | Bilbao.net

Erlazionatutako sarrerak