Etiketak: Bisigu Festa

Bisiguaren Festa Orion

Uztailaren 16tik 19ra bitartean, Bisiguaren Festa egingo da Orioko udalerrian. Festa honetan Bisigua “Orioko erara” da protagonista nagusia eta Andoni Manterolarekin batera, Joxe Miguel Zendoiak eta Luis Mari Urangak 500 bisigu prestatuko dituzte.

Oriora hurbiltzen direnak, herri honen gastronomiaren inguruko zenbait ekintza ikusteko aukera izango dute eta gainera, primerako menuak duten bazkari eta afariak egongo dira: gazitutako antxoak, hegaluzedun tomate-entsalada, arrain-pastela, bisigua parrillan eta postrea, 45 eurotako prezioagatik.

Hona hemen Orioko Bisigu Festaren egitaraua:

Uztailak 16, osteguna

  • Afaria plazan. (20:30-22:00)
  • Egunsenti otxotearen emanaldia

Uztailak 17, ostirala

  • Afaria plazan. (20:30-22:00)
  • Egunsenti otxotearen emanaldia

Uztailak 18, larunbata

  • Hamaiketakoa plazan: marmitakoa eta sagardo eta txakolina dastatzea.
  • Bazkaria plazan. (13:30-15:00)
  • KAE ligako estropada 16:30ean.
  • Afaria plazan (20:30-22:00)
  • Benito Lertxundiren kontzertua Karela kiroldegian, gaueko 22:30ean.

Uztailak 19, igandea

  • Hamaiketakoa plazan: hegaluzea parrillan.
  • Bazkaria plazan. (13:30-15:00)
  • Egunean zehar: Orio –Donostia – Orio irteerak barkuan

Informazio guztia | Orio Estilora

Erlazionatutako sarrerak

Bisigu Festa Tolosan

Maiatzaren 30ean et 31an Bisigu Festa ospatuko da Tolosako udalerrian. Txinparta elkarteak antolatu duen festa honetan, Tolosako Zerkausia merkatua, 500 mahaikidentzako jatetxea bihurtuko da eta bisigua “Orio estilora” dastatzeko aukera izango dugu. Euskadiko hiru bisigu-erretzaile ospetsuk (Joxe Mari jatetxeko Andoni Manterola, Katxiña jatetxeko Joxe Miguel Zendoia eta Xixario jatetxeko Luis Mari Uranga) prezio merkean bisigu menu eder bat eskainiko dute.

Prezio merkea izango duen bazkari eta afariaz gozatzeko erreserbak, 943 697 413 telefono-zenbakia bidez egin daiteke edota tour@tolosaldea.net helbide elektronikora mezua bidaliz.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak