
Europako breakdance talderik onenak bilduko dira berriro Bilboko Casilla pabiloian. Izan ere, bederatzigarren urtez Break on Stage jaialdia egingo dute bertan; hip hop kultura gustuko dutenen elkargune bihurtuko da Bizkaiko hiriburua.
Egitarauak Europako Breakdance Lehiaketa du nabarmentzekoen artean. Aurtengoan honako talde hauek lehiatuko dira: Phase-T (Paris), Team Shmetta (Brusela), Supersouthnics (Madril eta Salamanca), La Smala (Bordele), Soul Flavas (Gasteiz) eta Team Rockers (Iruña). Hiru sari nagusi banatuko dituzte irabazleen artean, 3.000, 2.000 eta 1.000 eurokoak, hurrenez hurren.
Inor epel ez uzteko moduko hainbat emanaldi eskainiko dituzte, eta Violadores de Verso Zaragozako taldearen kontzertuarekin emango diote amaiera jaialdiari.
Informazio guztia | Break On Stage Bilbao 2010
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan, Maiatzak 2an, Break on stage Bilbao 2009 jaialdiaren zortzigarren edizioa egingo da Bilboko La Casilla Pabiloian. Break On Stage jaialdiak Europan mailan dauden kale kultur adierazpenak jasotzen ditu eta saihestu ezineko hitzordua bihurtu da hip hop kultura gustuko duten lagun guztientzat.
Break on stage Bilbao 2009an Europako Breakdance Lehiaketa egingo dute munduko hainbat txokotatik heldu diren taldeekin eta gainera, DJ, artista eta dantzari ospetsuen emanaldiak ikusgai izango dira.
Ikuskizuna gaueko 20:30etan hasiko da eta sarrerak 10/12 eurotako prezioa izango dute, 6 euro BBK26 txartelarekin erosten badira. Azkenik, hona hemen Break On Stage Bilbao 2009 jaialdiaren egitaraua:

Iturria | Break on stage Bilbao 2009
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 9an, Bollywoodland ikuskizuna egingo da Bilboko Casilla Pabiloian. Ikuskizunaren antolatzaileen hitzetan Bollywoodland Indiaren inguruan inoiz egin den ikuskizunik koloretsuena eta fidelena da eta horretarako lurralde honetako instrumento tradizionalak eta garaikideak erabiliko dituzte.
Emanaldi bakoitzean bi saio egiten dituzte eta bietan Allah Rakha Rahmanen (Slumdog Millionaire filmarengatik bi Oscar jaso berri ditu) hainbat abesti entzuteko aukera izango da. Ikuskizun honetaz gozatzeko sarrerak 20 edota 35 eurotako prezioa izango dute eta mi emanaldi egingo dituzte: 19.00etan eta 22.30etan.
Iturria | Turismo.net
Erlazionatutako sarrerak