Maiatzaren 8an, Cirque Eloize izango dugu Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Rain ikuskizuna aurkezteko. Kanadako konpainia hau orain dela 15 urte sortu zen eta, harrezkeroztik, 3.000 emanaldi baino gehiago eskaini izan ditu nazioarte mailan. Rain ikuskizuna zirkua, antzerkia, musika eta dantza nahasten du akrobatak, malabaristak, dantzariak eta umorearekin batera.
Daniele Finzi Pasca suitzarraren zuzendaritzapean, 20 artista baino gehiago arituko dira agertoki gainean; bitxikeri gisa, aipatzekoa da, horiek guztiak benetako euriarekin bustiko direla. Rain ikuskizunaren emanaldia gaueko zortzietan hasiko da eta sarrerak 10/22 eurotako prezioa izango dute.
Iturria | Euskadi.net
Informazio guztia | Cirque Eloize
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
