
Otsailaren 6tik Martxoaren 10era bitartean, Dantzaldia 2010 ospatuko da Bilboko zenbait lekutan. Dantzaldia-ri nazioarteko jaialdi izaera ematen dioten ezaugarri guztiak bizi-bizirik daude: alde batetik, bertoko sorkuntzari laguntzea, profesionalen arteko komunikazioa eta gogoeta bultzatzea… eta, bestetik, aurkezpen-lekuak eta proposamen koreografikoak askotarikoak izatea.
Hona hemen aurtengo Dantzaldiaren egitaraua:
- OTSAILAK 6 - Masterclass-ak - Euskalduna Juaregia
- OTSAILAK 7 - MAL PELO (Girona) - Euskalduna Juaregia
- OTSAILAK 13 - German Jauregui - La Fundicion
- OTSAILAK 20 - CÃa KÄFIG (Lyon) - Euskalduna Juaregia
- MARTZOAK 10 - Zinema/Gorpuntza Dantza - Euskalduna Jauregia
Informazio guztia | Dantzaldia.org
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 4tik 5ra bitartean, Victor Ullateren Balleta Bilbon izango da berriro Samsara ikuskizuna eskeintzeko. Samsara zentzuen abstrakzioa da, eta, gorputzaren mugimenduarekin eta musikarekin, baleta osatzen duten musika etnikoen errepertorio ezberdinen lekuetara ikuslea eramateko aukera eskaintzen du: Egipto, Irán, India, Nepal, Txina, Japonia,…
Ullateren azken obra hau kritikarien nahiz ikusleen onespena lortu du eta ikuskizun honetaz gozatzeko sarrerak 9,60/36 eurotako prezioa izango dute. Azkenik, hona hemen Samsara obraren fitxa teknikoa:
- Koreografia eta zuzendaritza: VÃctor Ullate
- Musika: hainbat autore
- Eszenografia: Paco AzorÃn
- Argiak: Nicolás Fischtel (A.A.I.)
- Jantziak: Ana Güell
- Tai-Chi irakaslea: Pedro Valencia
- Pianista: Alexander Khvedkevitch
Iturria | Teatro Arriaga
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan hasi zen Aguraingo Dantza Garaikidearen II. Zikloa eta Maiatzaren 31n bukatuko da ikuskizun eta eraskusketa anitz bilduko dituen ekimen hau. Hona hemen datorren asteburuan egongo diren ikuskizunen egitaraua:
Maiatzak 30
- La Dinamika – Harresi Aretoan – 17:30
- Entremans & Centro Coreografico Galego – Harresi Aretoan - 20:00
Maiatzak 31
- Liz Lea – 13:30 Santa Clara Enparantzan / 22:30etan Udaletxean
- Entremans - San Juan Enparantzan - 19:00
- Beau Gest – Santa Maria Enparantzan – 13:30 / 19:00
Iturria | Aguraingo Udala
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 22an eta 23an, “Blanco como la luna” ballet obra ikusteko aukera izango dugu Wiesbadengo Antzoki Nazionaleko Balletak Victoria Eugenia Antzokian eskeiniko duen emanaldian. Obra hau Stephan Thossenen debuta izan zen Wiesbadengo Balletaren zuzendari moduan eta programak hurrengoko hiru pieza izango ditu: Musika eskaintza, Ikuskizun iheslariak (lanaren muina) eta tangoa, txa-txa-txa eta folklore soinuak nahasten dituen No Cha-Cha-Cha.
Wiesbadengo Balletak, 23 dantzariz osatuta dago eta asteburu honetan ikusiko dugun obra ilargia irtetzen den unean kokatzen da. Balleta arratsaldeko 20:00etan izango da eta sarrerak 16/30 eurotako prezioa izango dute.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan, Apirilak 4-5, Biarritz Balleta Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da. Eszenatokian, Thierry Malandainek sortutako koreografia dantzatuko duten 16 artista egongo dira, Beethovenen Prometeoren kreaturak abestiaren erritmoari jarraituz.
Donostian aurkeztuko duten Les créatures deituriko ikuskizun hau, dantzaren historia erakusten digun magiaz beteriko ikuskizun berria da eta Biarritz Balletak munduko zenbait lekutan aurkeztu dute iada.
Bi emanaldiak arratsaldeko 20:00etan izango dira eta sarrerak 16-30 eurotako prezioa izango dute.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak