
Urtero bezala, ekaineko azken larunbatean Zapato Azule jaia ospatuko da, kasu honetan ekainaren 27an. Radixu Irratiak antolatuta, goizean goizetik hasten dira ekitaldiak, aspaldian ohiko bihurtu den Dinamartxa bizikleta martxarekin. Dina Bilbao herriko kirolaria zenaren omenez korritzen den proba Tolosan hasiko da 09:00etan eta 14:15 inguruan helduko da. Ez dira faltako umeentzako jolasak eta ikuskizunak, ezta nagusienentzako jarduerak, musika, antzerkia eta dantzekin, besteak beste.
Egunean zehar kamiseta azoka egongo da zabalik eta Euskadiko kamiseta lehiaketa egingo da. Dena dela, egun honetako ezaugarririk nabarmenena jende guztia mahoizko alkandorekin jantzita izango dela da, arrantzaleen erara. Jai giroa nagusi izango da herriko bazter guztietan.
iturria | Ondarruko Udala
argazkia | flickr Bidasoatik
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
