Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Dokumentala . Euskal Herria
Etiketak: dokumentala

Zinebi zinemaldiaren 51. edizioa

Azaroaren 23tik 28ra bitartean, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko 51. Zinemaldia egingo da bizkaitar hiriburuan. Zinebin 2008ko urtarrilaren 1ean aurrera egin diren atzerriko filmak eta bideoak, eta 2009ko urtarrillaren 1ean aurrera egin diren Espainiako filmak eta bideoak parte hartu ahal izango dute.

Zinebin parte hartzen duten lanak, gehienez 45 minutuko iraupena izango dute eta zinemaldiaren sariak honako ataletan sailkatuko dira:

BILBOKO ZINEMALDIAREN SARI NAGUSIA: 7.000 Euro

FIKZIOA

  • Fikzioko Urrezko Mikeldi Saria: 4.000 Euro
  • Fikzioko Zilarrezko Mikeldi Saria: 3.000 Euro

DOKUMENTALA

  • Dokumentaletako Urrezko Mikeldi Saria: 4.000 Euro
  • Dokumentaletako Zilarrezko Mikeldi Saria: 3.000 Euro

ANIMAZIOA

  • Animazioko Urrezko Mikeldi Saria: 4.000 Euro
  • Animazioko Zilarrezko Mikeldi Saria: 3.000 Euro
  • Euskal Zinemaren Sari Nagusia: 5.500 Euro
  • Espainiako Zinemaren Sari Nagusia: 5.500 Euro
  • Zilarrezko Karabela: 4.000 Euro (Amerika Latinoko film onenarentzat)

Informazio guztia | Zinebi.com

Erlazionatutako sarrerak

Giza Eskubideen VII. Zinemaldia Donostian

Apirilaren 23tik 30 era bitartean, Giza Eskubideen Zinemaldia egingo da Donostian. Zinemaldi honetan giza eskubideei loturiko zenbait gai jorratuko dira, fikziozko film luze, dokumental eta film laburrei esker edota hitzaldi, erakusketen bidez.

Zinemaldiak solidarioak diren herritarren gogo biziaren, Kanpo Arazoetako Ministerioko Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren (AECID) eta Europar Batzordearen laguntza izango du.

Zinemaldiaren egoitza nagusia Victoria Eugenia Antzokia izango da eta hemen egingo dira proiekzio gehienak eta ondorengo solasaldi eta jarduera bereziak, kontzertuak eta erakusketak adibidez.

Informazio gehiago | Cineyderechoshumanos.com

Iturria| Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Euskaldunak BartzelonanCataluinako hiriburua den Bartzelonan emigratu duten euskaldunen integrazioari buruzko dokumentala da. Politika, jendea, kultura eta abar bezalako gaiak lantzen ditu Ander Iriarteren dokumentala eta osorik ikuz dezakezue Euskaletxeak.org-ren blogan.

Hona hemen dokumental interesgarri honen lehenengo atala:

Iturria | Euskaletxeak.org

Erlazionatutako sarrerak