
Atzo, Durangoko Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioaren kartela ofiziala aurkeztu zen. Aurtengoan 55 proposamen jaso dira, pasa den urtean baino 20 gehiago, eta kartel irabazlearen egilea Astrabuduako Lur Merino diseinatzailea izan da.
Aurtengo kartela aukeratu duen epaimahaia diseinu, komunikazioa eta arte plastikoetako ondoko profesional hauek osatu dute: Txelu Angoitia, argazkilaria; Pedro Mª Basañez, arkitektoa eta EHUko irakaslea; Nerea Mujika, Gerediaga elkarteko lehendakaria; Beatriz Pi, diseinatzailea; eta Imanol Larrinaga, artista plastikoa.
Lur Merino-k 1300 euroko saria jaso du eta kartelaren lema “Zure eskura dago” izan da. Hona hemen kartel irabazlea:

Azkenik, aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azoka Abenduaren 4tik 8ra egingo da.
Informazio guztia | Durangoko Azoka
Erlazionatutako sarrerak

Datorren urtean, EzazuFilmFestival 2010 Laburmetraila lehiaketa egingo da Durangon. Honetan parte hartzeko laburmetrailak, 2009ko azken eguna baino lehenago aurkeztu beharko dira, eta lehiaketaren sari banaketa eta lanen emanaldia Durangoko Plateruena antzokian egigngo da 2010eko martxoaren 20an.
Hala ere, lehiaketa interneten bidez jarraitzeko aukera izango dugu, laburmetrai guztiak EzazuFilmFestival webgunean egongo direlako. Animatu zaitezte eta zuen laburmetraia bidali!
Informazio guztia | EzazuFilmFestival 2010
Erlazionatutako sarrerak

44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragarriko duen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezteko epea zabaldu da. Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek, Uztailaren 1a baino lehenago aurkeztu beharko dute bere ideia hurrengoko oinarriak kontuan izanik:
- Lanak Gerediaga Elkarteko egoitza administratiboan aurkeztu behar dira : Larrasoloeta, 3 48200 Durango.
- Irabazleak 1.300 euroko saria jasoko du.
- Kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana) eta formatu digitalean aurkeztu beharko da.
Informazio gehiago | Lehiaketaren oinarriak
Iturria | Gerediaga Elkartea
Erlazionatutako sarrerak

Martxoak 28an, Durango Ardo Saltzan deituriko ardo eta delikatessen azoka egingo da Durangoko Landago Gunean. Azokaren ateak goizeko 11.00etatik gaueko 21.00etara egongo dira zabalik eta honetan bost herrialdetako 56 upeltegik hartuko dute parte. Guztira 145 ardo dastatzeko aukera izango dute azokara hurbiltzen direnak eta
Durango Ardo Saltzan, Landako Gunea eta Saltsan enpresak antolatutako ekimena da eta upeltegiez gain, “slow food” deituriko produktuak sustatzeko helburua izango dute. Sarrerak balio duten 12 euroren truke, 12 euroko sarrera ordainduta, erakusketarien produktuak dastatu eta ardo-dastaketa batean parte hartu ahalko dute bisitariek.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak
Zazpi egun besterik ez falta dira Durangoko Azokaren 43. edizioarako eta bapatean konturatu naiz 2008ko iragarkia Ondopasan publikatua ez zegoela:
Beti bezala, giro bikaina egongo da seguru Durangoko kaleetan.
Informazio gehiago | Durangoko azokaren webgune ofiziala
Erlazionatutako sarrerak