Otsailaren 5etik 7ra bitartean, Basauri Con Nazioarteko Zientzia-fikzio Bilera ospatuko da Basauriko Bizkaitar udalerrian. Estreineko edizio honetan, bisitariek zinema pantaila handian Battlestar Galactica Ameriketako Estatu Batuetako telesail ospetsuaren hainbat kapitulu ikusteko abagunea izango dute.
Aipatzekoa da, gainera, telesail arrakastatsuaren protagonistetako bi, Edward James Olmos eta Mary McDonnell, bileran izango direla, zale guztien gozamenerako. Hona hemen Basauri Con bileraren egitaraua:
OSTIRALA
- 10:00 Ateak irekitzea eta akreditazioak jasotzea 18:00ak arte.
- 10:00 – 13:30 Zineko pantailan Battlestar Galaktikoaren 4 pasarte ikustea
- 14:00 – 16:00 Atsedenaldia bazkaltzeko. Antzokia itxita egongo da.
- 16:00 – 18:00 Ekipoka egingo den lehiaketa: SITREP
- 18:30 Konbentzioaren inaugurazioko ekitaldia, bertan Edward James Olmos eta Mary McDonell egongo dira.
LARUNBATA
- 09:00 Ateak irekitzea eta akreditazioak jasotzea.
- 9:30 – 10:30 Juan Jose Arozen hitzaldia “Babylon 5: sail berritzaile bat”
- 09:30 – 10:30 Argazki saioa Edward James Olmos eta Mary McDonnellekin
- 10:30 11:00 Jokoa: Asma ezazu nor naizen
- 11:00 – 12:00 Galdera-erantzunak Edward James Olmosekin: “Almirante Adama” “Hori esaten dugu guztiok”
- 12:15 – 13:15 Galdera-erantzunak Mary McDonellekin: “Roslin Lehendakari Andrea” “Han egon naiz, eta jadanik, egin dut hori”
- 13:15 – 14:00 Egoitza Sevillan duen “Freaky Town” irratiko programaren grabazioa
- 14:00 – 16:00 Atsedenaldia bazkaltzeko. Antzokia itxita egongo da.
- 16:00 – 16:20 Bartzelonako “Los Huskers” taldearen kontzertua
- 16:30:00 - 17:30 Galdera-erantzunak Edward James Olmos eta Mary McDonnellekin Ba zen ordua!
- 17:30 – 18:00 Bideo eta musika emanaldia autografoen saiorako esplikazioekin.
- 18:00 -20:00 Autografoen sinadura Edward James Olmos eta Mary McDonnellekin
IGANDEA
- 09:00 Ateak irekitzea
- 09:30 - 10:00 Jokoa: Asma ezazu nor naizen
- 09:30 – 10:30 Argazki saioa Edward James Olmos eta Mary McDonnellekin
- 10:00 – 10:50 Juan Jose Arozen mintzaldia “Egiazkoa ez den historia, zientzia historikoa edo zientzia-fikzioa?”
- 11:00 -12:00 Galdera-erantzunak Mary McDonellekin: “Zutik ukabila altxata”
- 12:15 – 13:15 Galdera-erantzunak Edward James Olmosekin. “Ofiziala eta zalduna”
- 13:30 – 14:00 “Egia hala gezurra” lehiaketa
- 14:00 – 16:00 Atsedenaldia bazkaltzeko. Antzokia itxita egongo da.
- 16:00 – 16:20 Bideo eta musika emanaldia
- 16:30:00 - 17:30 Galdera-erantzunak Edward James Olmos eta Mary McDonnellekin “Adama & Roslin: Urratsez urrats”
- 17:30 – 18:00 Rafael Salcedoren hitzaldia “Energia nuklearraren erabilera militarra eta zibila zientzia-fikzioan: arazo korapilatsua”
- 18:00 -20:00 Autografoen sinadura Edward James Olmos eta Mary McDonnellekin
- 20:00 – 20:30 Amaierako ekitaldia, eta horretan, Edward James Olmosek eta Mary McDonnellek sariak banatuko dituzte.
Informazio guztia | Basuricon.com
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
