
Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Datorren igandean, urtarrilak 17, Elliot Murphy-ren kontzertua ikusteko aukera izango dugu gaueko 20:30etan eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.
Kontzertu honetan, New York-eko bakarlariaren azken disken abestiak entzuteko parada izango dugu, Notes From the Underground (2008) eta Elliot Murphy sings Dylan (2009), baina baita ere betiko klasikoak.
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurtengoan 13 emanaldi eskeiniko dira eta egitarau musikalak estilo ugari bilduko ditu: folka, rocka, jazza, bluesa eta Latinoamerikako musika, besteak beste.
Hona hemen, 2009ko Musiketan jaialdiaren egitaraua:
- Urriak 18 - Billy Bragg (UK)
- Azaroak 1 - Kim Richey (USA)
- Azaroak 15 - Chiwoniso (Zimbabwe)
- Azaroak 29 - Eleanor MCeboy (irlanda)
- Abenduak 13 - Trio Balkan Strings (serbia)
- Urtarrilak 17 - Elliot Murphy (USA)
- Urtarrilak 31 - Mahsa & Marjan Vahdat (iran)
- Otsailak 14 - Cara Dillon (irlanda)
- Otsailak 28 - Mr. & Mrs. (UK)
- Martxoak 28 - Zezo Riberio (Brasil)
- Apirilak 18 - Anne McCue (Australia)
- Maiatzak 9 - Neco Novellas (Mozambique)
- Maiatzak 23 - Annabelle Chvostek (Kanada)
Kontzertu guztiak gaueko 20:30etan hasiko dira eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.
Informazio gehiago | Euskalduna.net
Erlazionatutako sarrerak