
Azaroaren 1etik abenduaren 10era birtartean, Bilboargazki jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da bizkaiko hiriburuan. Beste urteetan egin den bezala, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu: Erakusketak, hitzaldiak eta argazkilaritza ikastaroak besteak beste.
Egun hauetan zehar, hauek izango dira Bilboargazki 2009 jaialdian barne izango ditugun erakusketak:
Mensajes desde el Muro
- Sergio Alvarez
- Urriaren 1etik azaroaren 8ra.
- FNAC-en.
Miguel Parreño
- Miguel Parreño 2009ko Argazkilaritza Sari Nazionala lortu du.
- Indautxu Hotelan.
- Azaroaren 2tik 15ra.
Go into Nature
- Wentong Wang.
- Espacio de los mundos aretoan (Simon Bolibar 17 kalean)
- Azaroaren 3tik 30era
Mareen Ahoaren Ertzean
- Isabel Diez
- EHUko Erakusketa aretoan
- Azaroaren 6tik 30era
Eibarko Klub deportiboaren argazkilaritza taldea
- Iruña Kafetegian
- Azaroaren 10etik abenduaren 10era
Una Mirada en Blanco y Negro
- Gines Asensio
- Castaños-eko Udal Zentrooan (castaños 11 kalean)
- Azaroaren 16tik 30era
Erakustaldiak aparte, Isabel Diez, Gines Asensio edota Jose M. Melladoren hitzaldiak egingo dira azaroan zehar. Bilboargazki-ren egiratau osoa ezagutu nahi baduzue, jaialdiaren webgunean aurkitu dezakezue.
Iturria | Federacion Foto Vasca
Erlazionatutako sarrerak

Abuztuaren 30rarte, “Between You and Me” erakusketa izango da ikusgai Gasteizko Artium museoan. Erakusketa hau Antony Gormley Ingalaterrako eskultore ospetsuari eskainitako lehendabiziko erakusketa ibiltaria da eta honetan artistaren “Critical Mass II” eta “European Field” instalazioak eta hainbat lan biltzen dira.
Erakusketa honetaz gozatzeko, goizeko 11.00tatik eta arratsaldeko 20.00etara (asteartetik igandera) hurbildu gaitezke eta sarreren prezioa bisitariak erabakitzen du (gutxienez zentimo bat).
Informazio guztia | Artium.org
Erlazionatutako sarrerak
Martxoaren hasieratik apirilaren 5era, National Plasticgraphic deituriko erakusketa izango ikusgai Gasteizko Olarizu etxaldeko erakusketa aretoan.
National Plasticgraphic errealitatea eta fikzioa nahasten dituen erakusketa da eta gure ingurune hurbilenean hartutako argazkietan oinarrituz, erakusketak paisaia exotiko ederrak eta planetako basafaunaren espezie ezagunenetako batzuk birsortzen ditu.
Erakusketa honen egilea Joserra Puelles da eta honetaz gozatzeko ordutegia hauxe da:
- Asteartetik ostiralera: 16.00etatik - 19.00etara
- Asteburu eta jaiegunetan: 11.00 - 14.00 // 16.00 - 19.00
Iturria | Vitoria-Gasteiz.org
Erlazionatutako sarrerak

Hilabete honetatik Urtarrilak 10 bitartean, Instalazioak II deituriko bideo bilduma izango da ikusgai Guggenheim Bilbao museoan. Ikus entzunezko erakusketa honetan, artistek euren lanak sortzeko bideoa nola erabiltzen duten azalduko da. 1960ko hamarkadatik hasita, artista askok erabili dute sistema hau eta urteak pasa diren einean, teknikak aurrera egin du, eta, gaur egun, artistak bideoaz baliatzen dira instalazioak sortzeko.
Instalazioak II honetan, gaur egungo bideoartista ospetsuenetako batzuen lanak egongo dira: Slater Bradley, Mika Rottenburg, Ryan Trecartin, Isaac Julien, Mariko Mori, Douglas Gordon edo Philippe Parreno.
Sarrerak 5-8 eurotako prezioa izango dute.
Iturria | Turismo.net
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 8tik urriaren 12ra, Manolo Valdesen zenbait eskultura izango dira ikusgai Donostiako kaleetan zehar. Oraindik ez da erabaki eskulturen kokagune zehatza, baina dirudienez, Valdesen 17 eskulturak Zurriola hibiidean jarriko dituzte.
Valdesek, arte munduko klasikoak eta ikonoak hartu zituen oinarritzat burdinazko eta brontzezko eskultura hauek egiteko eta Donostian La Grande Odalisque, La Dama de Elche (Elxeko Dama) eta Las Meninas (Meninak) bezalako artelanak ikusteko aukera izango dugu.
Donostiara heldu baino lehenago, hainbat hiritan izan da erakusketa hau: Bilbo, Valladolid, Kordoba, Sevilla, New York, Paris edo Zurich.
Iturria | euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak