
Hondarribiako Zuloaga Etxean oraindik 2009ko Erdi Aroko Azokaren omenez eginiko argazki erakusketa martxan darrai. Ekainaren 1ean jarri zute martxan eta hilabete bukaeraraino ikusteko aukera izango dugu.
Zuloaga Etxeko ordutegiak honakoak dira:
- Astelehenetik - Ostiralera: 10:00 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.
- Larunbatak: 10:00 - 13:00.
iturria | Hondarribiko Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan, Irailaren 25etik 27ra bitartean, Gasteizko Erdi Aroko Azokaren zortzigarren edizioa egingo da Arabar hiriburuan. Hiru egunetan zehar, Gasteizko hirigune historikoak Erdi Aroan murgilduta ikusteko aukera izango dugu Artisautzako, gastronomiako eta ostalaritzako salmenta-postuekin eta kalean bertan izango diren antzerki emanaldiekin.
Azokan, produktuen salmentaz aparte, errementariek, zurginek, beiragileek eta okinek antzina euren lana nola egiten zuten erakutsiko dute. Gainera, Erdi Aroan egiten ziren txapelketen antzezpenak egingo dira. Ahiotz plazaren inguruan honako ekintzak egingo dira:
- Merkatu Kristaua
- Azoka Arabiarra
- Merkatu Hebrearra
- Haurrentzako gunea
- Gasteizko XIII-XV. mendeetako merkatuen antzezpena.
- Erdi Aroko Hiriguneko Dendarien Elkartea
Iturria | Gasteizko Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak

Ekainak 13an eta 14an, Erdi Aroko Azoka ospatuko da Hondarribiako gipuzkoar udalerrian. Alde zaharrean egiten den azoka honetan artisautza, tailerrak, erakusketak eta zenbait musika eta antzerki ikuskizunetaz gozatzeko aukera izango dugu.
Hona hemen Hondarribiako Erdi Aroko Azokaren egitaraua:
EKAINAK 13 eta 14 - LARUNBATA eta IGANDEA
- 12:00tatik 14:00tara eta 17:00etatik 21:00era
- Hondarribiko Buruhandiaen Konpartsa - Janari eta artisautza 80 poztu. Xake partidak. Arku jaurtiketak.
POLBORINA:
- Larunbata eta Igandea
- Goizez 12:00etatik aurrera
- Arratsaldez 16:30etatik aurrera
- Ordutegi horretan zehar Hondarribiko historiari buruzko diaporama 15 minuturo eskeiniko da eskatutako talde etahizkuntzen arabera.
LARUNBATEAN - 20:00etan - ERREGINAREN BALUARTEAN
- Musika Donato Goyenecheren “DANBORREN ERRITMOAN” (KUTXAk babestutako ekintza)
IGANDEAN - 18:00etan ZULOAGA ETXEAN
- Antzerkia ” ESPIRITUEN ETXEA” KASINO ZAHARRAko antzerki taldearen eskutik Esther Esparzaren zuzendaritzapean.
IGANDEAN - 20:00etan - ERREGINAREN BALUARTEAN
- Musika ” BIHOTZA FRESKATZEN DUTEN GAUR ETA BETIKO ABESTIAK” Juan Hedo bere gitarrarekin.
Iturria | Hondarribiako Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak
Maiatzaren 16tik 17ra bitartean, Erdi Aroko Azoka egingo da Balmasedan. 1999. urtetik egiten da azoka zoragarri honetan, Erdi Arora eramango gaituzten 400 aktore baino gehiago aurkituko ditugu Enkarterriko Hiribildu honen gertakizun historikoak erakusteko: Alkatearen hautaketa, bertoko produktua den txakolinaren produkzioa eta salmenta…
Bi egun hauetan zehar artisauak eta tailerrak egongo dira, hala nola, beira-putzegilea, hargina, ehulea eta irulea besteak beste. Balmaseda Hiribilduko erdi aroko kaleak, gainontzeko artisauentzako kokagunea izango da, artisau-eran egindako gaiak salduz, besteak beste, gozokiak, senda-belarrak, lurrinak, egurrezko eta larruzko produktuak. Jolasen artisauek eta titiriteroek kalean zehar ibiliko dira euren antzezpenekin.
Balmasedako Erdi Aroko Azokaren egitarau osoa ikusi nahi baduzue, udaletxearen webgunean topatu dezakezue.
Iturria | Balmasedako Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak

Datorren asteburuan, Maiatzaren 9tik 10ra bitartean, Erdi Aroko Azoka egingo da Ordiziako gipuzkoar udalerrian. Azoka honetara hurbiltzen direnek, beira puztearen, hargintzaren, forja-lanaren, larrugintzaren eta ehoziri-lanaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Gainera, zeramika, birziklatze eta idazkera tailerrak, antzinako jolasak, zaldi-ferraketa eta arku-tiro erakustaldiak eta etxeko txikienentzako ekintza bereziak ere prestatu dituzte bi egun hauetan zehar.
Artisautzaz aparte, Erdi Arora eramango gaituen antzerki, musika eta dantza emanaldi asko izango dira Ordiziako kaleetan zehar.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak