
Hamalau urtez, 1984tik 1998ra bitartean, Zaldiaran jatetxeak Autore Sukaldaritzaren Espainiako Biltzarra antolatu zuen; ezbairik gabe, Europako gastronomia-ekitaldi ospetsuenetako bat izan zen hura. Izen handiko sukaldariek (hala nola, Juan Mari Arzak, Alain Ducasse eta Michel Bras) euren abilezia erakutsi zuten biltzarrean. Hori gutxi balitz, beste hainbat chef (Ferran Adrià , Sergi Arola eta Andoni Luis Aduriz, adibidez) jendartean ezagutarazteko balio izan zuen. Iaz Zaldiaran jatetxeak biltzarra berriro antolatzea erabaki zuen, eta aurten ere egitarau zabala prestatu du, goi sukaldaritza gustuko dutenen gozamenerako.
Apirilaren 19tik 22ra bitartean Ferran Adria, Martin Berasategui, Pedro Subijana eta Joan Roca sukaldari entzutetsuak bilduko dira Europa Biltzar Jauregian, besteak beste, euren jakinduria bertaratzen direnekin partekatzeko. Kontinente Zaharreko chef ospetsuenetako batzuk ere han izango dira, tartean, Rene Redzepi, William Ledeuil, Jean-François Piège eta Enrico eta Roberto Cerea.
Horietako askok, gainera, bazkariak eta afariak prestatuko dituzte Gasteiz hiribidean dagoen Zaldiaran jatetxean. Menuen prezioa 180 eurokoa izango da. Oraingo honetan Martin Berasategui Donostiako sukaldariari emango diote “Zilarrezko Txanoaâ€.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak
Apirilak 3tik 20ra, Arabako Pintxo Txapelketa egingo da Araban zehar banaturiko 72 establezimendutan. Arabako Pintxo Txapelketaren 7 edizio honetan ospe handia duten sukaldariek parte hartuko dute, Ferran Adria edo Juan Mari Arzak adibidez, eta final handia Europa Jauregian izango da Apirilak 20an.
Nahiz eta txapelketan parte hartuko duten taberna gehienak Gasteizen egon, Arabako beste sei udalerri egongo dira lehia honetan sartuta:
- Gasteiz
- Murgia
- Uribarri Ganboa
- Elorriaga
- Oto Goien
- Kexaa
- Guardia
Establezimendu bakoitzak bi pintxo aurkeztuko ditu, oso prezio merkean: pintxo baten prezioa 2 eurokoa izango da, eta bi pintxoren truke, aldiz, 3,80 euro ordaindu beharko dute mahaikideek.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak
Abenduaren 15etik 23ra Nazioarteko Mendi Zinemaldiaren lehenengo edizioa egingo dute Gasteizen. Zinemaldian 20 lan baino gehiago aurkeztuko dira eta Europa biltzar-jauregian eta Artium Museoan izando dira emanaldiak.
Zinemaldi honen egitaraua hau izango da:
ABENDUAK 15:
Palacio Europa Jauregia. 19:00
- PSICOBLOC: UR SAKONETAKO BAKARDADEA. 26’
- Mt. MC KINLEY. 6’
- PAKISTAN PROJECT. 55’
ABENDUAK 16:
Palacio Europa Jauregia. 19:00
- TRACCE. 53’
- HUMLA KARNALI. 40’
- FATIMA`S HAND. 39’
ABENDUAK 17:
Palacio Europa Jauregia. 19:00
- ALLYMY, MÃS ALLA DE LA CUMBRE. 47’
- JANNURA BIDE ZUZENA. 30’
- K2: WEST FACE. 35’
ABENDUAK 18:
Palacio Europa Jauregia. 19:00
- MARCO, ETOILE FILANTE. 90’
- E11. 42’
ABENDUAK 19:
Palacio Europa Jauregia. 19:00
- LA VIE AU BOUT DES DOIGTS. 13’
- DE UN HILO. 9’
- WATERFORCE, EL PODER DE LA MONTAÑA. 21’
- RITMO LATINO EN LA CARA OESTE. 46’
ABENDUAK 20:
Palacio Europa Jauregia. 19:00
- THE CAVE PROJECT. 55’
- AMAZONIAN VERTIGO. 52’
ABENDUAK 22:
Artium. 19:00
- ALBERTO ZERAIN. Vitoria-Gasteiz (1961) CHOGORIREN BI AURPEGIAK. 40’
- ENEKO ETXEBARRIETA. Vitoria-Gasteiz (1967) ENEKO ETA MIYUKI, TANDEMEAN HEGOAMERIKETAN BARRENA. 45’
- JUAN VALLEJO. Vitoria-Gasteiz (1970) MUNDUKO MENDIAK. 50’
ABENDUAK 23:
Artium. 19:00
- XABIER ALZOLA. Vitoria-Gasteiz () G-II eta G-I. 40’
- IRATI ANDA. Vitoria-Gasteiz (1982) HAMARKADA BAT HARKAITZ ARTEAN. 35’
- ENEKO POU. Vitoria-Gasteiz (1974)
- IKER POU. Vitoria-Gasteiz (1977)
- 7 PARETA 7 KONTINENTE. 90’
Sarrerak 2 eurotako prezioa dute eta Turismo Bulegoan (General Loma Plaza, 1 - 945 16 15 98.) edo
saioen aurretik txartel-leihatilan erosi daitezke.
Informazio gehiago | Gasteizko Nazioarteko Menzi Zinemaldia
Erlazionatutako sarrerak