
Nahi gabe, Nekatur-en web gunera ailegatu naiz eta benetan primerako baliabidea iruditu zait. Nekatur Euskadiko nekazal turismoen eta landa etxeen elkartea da eta gaur egun 270 establezimenduren informazioa eskaintzen du.
Nekatur-en web gunearen bidez Euskadiko nekazal turismoko etxeak bilatu ditzakegu erreztasun handiz gure oporrak antolatzeko eta baita ere, Euskadiko nekazal turismoaren gida lortu dezakegu.
Merezi du webgunetik bueltatxo bat ematea.
Informazio gehiago | Nekatur
Erlazionatutako sarrerak

Euskadiko turismoa bultzatzeko asmoz, telefono mugikorrentzako 5 gida kaleratu dituzte turistei Euskadik eskaintzen duena erakusteko. 5 gida hauek mugikorrera jeitsi daitezke eta hurrengoko informazioa eskeintzen dute:
- Euskadi Ezagutzeko Planak (osatua)
- Mugatuenentzako planak
- Paseoak historiatik eta artetik
- Paisaiak ezagutzen
- Euskadiko Bide Berdeei buruzkoa
Gainera, menu nagusiaren bidez, turismo bulegoei buruzko informazio osoa edota euskadiko jatetxe izardunen buruzko informazioa jaso dezakegu.
Informazio gehiago | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak