Uztailaren 18an, larunbata, Spraikada Euskal Herriko VI.Graffiti Lehiaketa ospatuko da Mutrikuko udalerrian. Lehiaketan parte hartuko duten hamar taldeak aukeratuak izan dira iada eta zirriborroak hemen ikus daitezke.
Goi mailako graffiti lehiaketaz aparte, larunbatean graffiti eta break dantza tailerrak eta zenbait Dj egongo dira giroa berotzeko. Lehiaketan 16 urtetik gorako gazte euskaldunak hartuko dute parte, teknikak eta gaia librea izanik, eta graffitiak 7×2 metroko hormetan egingo dira.
Lehiaketa ikusgarri honen sariak hauek izango dira:
- 1.500 €
- 1.200 €
- 900 €
Informazio guztia | Spraikada
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
