Etiketak: Euskal Herriko Piparraren Lehiaketa

Ibarra, Azoka eta Piparra

Igande honetan, irailak 27, “Ibarra, Azoka eta Piparraazoka egingo da Ibarrako udalerrian. Azokaren antolakuntza lanetan Hauspibarra Kultu Elkartea aurkituko dugu eta honetan bi gune ezberdin egongo dira: Emeterio Arrese parkeak Euskal Herriko Piparraren V. Lehiaketa Gastronomikoa hartuko du eta San Bartolome plazan artisautza postuak, kultura-tailerrak eta Ibarrako argazkien erakusketa jarriko dituzte.

Azoka goizeko 10:00etatik 14:00etara egingo da eta Ibarra bisitatzeko aukera dutenek, bertako produkturik onenetaz gozatzeko aukera izango dute.

Iturria | Ibarrako Udala

Erlazionatutako sarrerak