
Otsailaren 6tik Martxoaren 10era bitartean, Dantzaldia 2010 ospatuko da Bilboko zenbait lekutan. Dantzaldia-ri nazioarteko jaialdi izaera ematen dioten ezaugarri guztiak bizi-bizirik daude: alde batetik, bertoko sorkuntzari laguntzea, profesionalen arteko komunikazioa eta gogoeta bultzatzea… eta, bestetik, aurkezpen-lekuak eta proposamen koreografikoak askotarikoak izatea.
Hona hemen aurtengo Dantzaldiaren egitaraua:
- OTSAILAK 6 - Masterclass-ak - Euskalduna Juaregia
- OTSAILAK 7 - MAL PELO (Girona) - Euskalduna Juaregia
- OTSAILAK 13 - German Jauregui - La Fundicion
- OTSAILAK 20 - Cía KÄFIG (Lyon) - Euskalduna Juaregia
- MARTZOAK 10 - Zinema/Gorpuntza Dantza - Euskalduna Jauregia
Informazio guztia | Dantzaldia.org
Erlazionatutako sarrerak

Otsailaren 15ean, The Australian Pink Floyd Show ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. 1994. urtean Pink Floyd Britainia Handiko taldeak bere azken kontzertuetako bat eskaini zuen Donostian. Egun hartan eszenaratze ikusgarriaz gozatzeko aukera galdu zutenek “The Wall“, “Animals”, “Wish You Were Here” edo “The Dark Side of the Moon” abesti ospetsuak berriz entzuteko parada izango dute. Izan ere, The Australian Pink Floyd Show taldeak Pink Floyden omenezko emanaldi berezia eskainiko du gurean, otsailaren 15ean. Iaz Donostian aritu ziren, eta, oraingo honetan, hitzordua Bilboko Euskalduna Jauregian izango da.
Ikuskizun horrek jatorrizko taldearen estetika eta estiloa birsortzen ditu; ezin ahatz dezakegu historiako pop-talde garrantzitsuenetako bat dela Pink Floyd. The Australian Pink Floyd Show taldeak jatorrizko bandaren kideen onespena jaso du.
Sarrerak 30/42 eurotako prezioa izango dute.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Datorren igandean, urtarrilak 17, Elliot Murphy-ren kontzertua ikusteko aukera izango dugu gaueko 20:30etan eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.
Kontzertu honetan, New York-eko bakarlariaren azken disken abestiak entzuteko parada izango dugu, Notes From the Underground (2008) eta Elliot Murphy sings Dylan (2009), baina baita ere betiko klasikoak.
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilak 8an eta 9an, Motown The Show ikuskizuna egingo da Donostiako Kursaalean eta Bilboko Euskalduna Jauregian. 50eko hamarkadaren bukaeran Ameriketako Estatu Batuetan sortutako diskoetxe bat da Motown. Besteak beste, Stevie Wonder, Marvin Gaye, Diana Ross & The Supremes, The Jackson 5, Smokey Robinson eta The Temptations musika beltzaren izarrak bildu zituen, eta 60ko hamarkadan lortu zuen osperik handiena
Orain, Motown, the Show titulupean prestatu duten ikuskizunari esker, nostalgikoenek garai bateko ikur bihurtu ziren kantak berriz entzuteko abagunea izango dute. Hitzordua urtarrilaren 8an eta 9an izango da, Euskalduna eta Kursaal biltzar-jauregietan, hurrenez hurren.
Hona hemen ikuskizunaren informazio gehiago:
- Urtarrilak 8 - Donostia - 20:30etan - 41/45 euro
- Urtarrilak 9 - Bilbo - 20:00etan - 34/44 euro
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 28tik 30era bitartean, Juan Tamariz handiaren “Magia Potagia” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Trukurik onenak jendaurrean erakusteaz gainera, jolasak (ikusleek zuzen-zuzenean parte hartu ahalko dute) eta hurbileko magia saioa prestatu ditu. 40 urte daramatza Tamarizek magia munduan, eta bere emanaldi guztiei umore ukitu bat ematen die. Oraingo honetan ere, ez da aspertzeko betarik izango. Hiru emanaldi eskainiko ditu gurean, abenduaren 28an, 29an eta 30ean, hain zuzen.
Mundu osoko magorik onenetako bat dugu Tamariz, eta lau hamarkadotan ikusle nahiz kritikarien onespena lortu izan du. Nazioarteko jaialdi askotan sariak eskuratu eta magiaren inguruko hainbat liburu kaleratu ditu.
Erlazionatutako sarrerak