“Euskaldunak Bartzelonan” Cataluinako hiriburua den Bartzelonan emigratu duten euskaldunen integrazioari buruzko dokumentala da. Politika, jendea, kultura eta abar bezalako gaiak lantzen ditu Ander Iriarteren dokumentala eta osorik ikuz dezakezue Euskaletxeak.org-ren blogan.
Hona hemen dokumental interesgarri honen lehenengo atala:
Iturria | Euskaletxeak.org
Erlazionatutako sarrerak
Gaur, abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugu!

Ekin, ukan, ekin! Kutsa zaitez!
Erlazionatutako sarrerak

Datorren abenduaren 5ean eta Euskararen Eguna 2008 ospatzeko, Musika Kontzertu interaktiboa egingo da Bilboko Plaza Barrian.
Zuzeneko hau ikusleen parte-hartzea eta euskara teknologiarekin batera erabiltzea du helburu nagusia. Modu bi egongo dira: lehenengoa, kontzertuan daudenek SMSak bidaltzea Plaza Barritik bertan jarriko den pantaila erraldoi batera, eta botoa ematea taldeek kontzertua amaitzeko joko dituzten abestien alde.
Bigarrena, berriz, kontzertuan jarriko den zenbakira SMSa bidaltzea lagun baten telefonoarekin; sistemak, zuzenean deituko dio lagun horri eta ikusleen artean dagoenak bidali dion mezua eta kontzertuko minutu bi zuzenean entzun ahal izango ditu.
Kontzertu hau Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko izango da eta Gose, Une eta Betagarri taldeen musika izango da.
Informazio osoa | Bilboko Udala
Erlazionatutako sarrerak