Etiketak: Eusko Label

Gernikako Piperrak

Bihar, uztailak 4, Piperraren Eguna ospatuko da Gernikako bizkaitar udalerrian. Gernikako azoka berezi honetan, izenak berak dioenez, Kalitateko Eusko Labela duen Gernikako Piperra sustatzea izango du helburu nagusitzat.

Gastronomiari eskeinitako egun honetan, piperrekin egindako pintxoak dasta ditzakete bisitariek, Bizkaiko Txakolinaz eta Arabako Errioxako ardoaz lagunduta. Honetaz gainera, inguruetako baserritarrek fruta eta barazki anitz jarriko dituzte Merkatu plazara bertaratzen direnentzat eta artisauek ere euren eskulanak erakutsiko dituzte.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Arabako Mendialdeko Udaberriko Azoka AntoñananDatorren Igandean, Maiatzak 24, Arabako Mendialdeko Udaberriko Azoka egingo da Antoñanako hiribilduan (Kanpezu). Azoka honetan egiten den ekimen garrantzitsuenetarikoa Ezti lehiaketa izante da, Arabako eskualde honetan ekoizten den ezti bikainak Eusko Labela duelako.

Ezti lehiaketaz aparte, artisau-produktuak erosteko zein dastatzeko aukera izango dute azokara etortzen direnak eta honen egitarau ofizialaren barruan, haurrentzako jolasak, herri-bazkaria, GEBNA Arabako Espeleologia Taldeak prestatutako erakusketa eta trikitilariak izango dira.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak