
Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurtengo lehenengo hitzordua Billy Bragg-ekin izango da gaueko 20:30etan eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.
Billy Bragg Essex-en jaio zen, Erresuma Batua, eta 25 urte daramatza eszenatokien gainean, hasieran punk-arekin kaleetara lotuta eta orain folka jorratuz. Billy Bragg-ek 12 diska kaleratu ditu eta bere azken lana Mr. Love & Justice izenarekin plazaratu zen 2008an.
Kontzerturako sarrerak leihatilan bertan eros daitezke (Astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara), telefonoz (944 310 310), internetez edota Kutxazain automatikoetan.
Ondopasan | Musiketan
Erlazionatutako sarrerak

Uztailaren 3tik 4ra bitartean, ostiral eta larunbat honetan, folk musika eta musika tradizionala sustatzen duen Mendebala Jaialdia 2009 egingo da Sopuertako bizkaitar udalerrian. “Kantaurialdeko aniztasuna sustatzen” lelopean aurkitzeun dugu jaialdi honetan, zenbait ekintza kultural eta folk kontzertu ugariz gozatzeko aukera izango dugu.
Hona hemen Mendebala jaialdiaren egitaraua:
Ostirala - Uztailak 3
20:00 - Artisautza Azoka
22:00etatik aurrera:
- Korrontzi
- Cristina Pato
- Aira Pedra (kontzertuak)
Larunbata - Uztailak 4
20:00 - Artisautza Azoka
22:00etatik aurrera:
- Aura Kuby
- Llan de Cubel
- Adarrots
- Skama la Rede
Iturria | Mendebala Jaialdia
Erlazionatutako sarrerak

Ekainaren 3an, Wilco talde ospetzuaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Donostian. Rock, folk eta country musika gogoko baduzu ezin dezakezue galdu primerako musika ikus entzuteko aukera ezinhobe hau.
Kontzertua gaueko 20:00etan izango da Kursaal-en eta sarerrak prezio ezberdinak izango dute: 40 €/ 32 € / 26 € / 21 € / 10 €. Wilco-ren azken diska entzun nahi baduzue, Musikazalen azaldu dugu nola.
Erlazionatutako sarrerak