Etiketak: Gabonak

Astotxo Eguna Lazkaon

Urtero egiten den bezala, Errege-egunaren hurrengo igandean, Familia Santuak Egiptora egindako ihesa ekartzen dute gogora Lazkaon. Tradizio handiko ohitura dugu Gipuzkoako udalerrian; izan ere, 1652tik aurrera, ia urtero ospatu dute Astotxo Eguna. 200 gaztek hartu ohi dute parte beneditarren Santa Ana komentutik abiatuta Lazkaoko kaleak zeharkatzen dituen antzezpen ikusgarrian. San Jose oinez doa, astotxo baten gainean doan Ama Birjinaren -besoetan Jesus haurra darama- aurretik. Ohiturak Irteera Pentateukoko liburuan du jatorria.

Horrez gainera, egun osoan zehar aurretiaz bedeinkatutako olatak saltzen dituzte, norberak jateko edo atzerrian dauden lazkaotarrei bidaltzeko. Eguneko egitarauaren barruan, Gipuzkoako astoen azoka eta lehiaketa ere nabarmentzen dira. Azkenik, Zistertarren konbentuan, Lazkao abesbatzaren partaidetzarekin egingo da 11:00etako Meza Nagusia.

Iturria | Lazkao.net

Erlazionatutako sarrerak

Urte Berriko Kontzertua Donostiako Kursaalen

Datorren asteazkenean, abenduak 30, Urte Berriko Kontzertua egingo da Donostiako Kursaalen. Kursaaleko Biltzar Jauregira bertaratzen direnek musika onaz lagunduta urteari agur esateko parada izango dute, Vienan urtero egiten den kontzertu ospetsua eredutzat hartuz.

Strauss Festival orkestrak eta Strauss Festival Ballet Ensemble balletak Johann Strauss Austriako konpositore entzutetsuaren bals, polka eta martxa ezagunenak (hala nola, “Napoleon”, “Enperadorearen balsa”, “Danubido urdina” eta “Radetzky martxa”) ekarriko dituzte gurera. Strauss balsaren “erregetzat” dute askok.

Kontzertua gaueko 20:30etan hasiko da eta sarrerak 38/44 eurotako prezioa dute.

Erlazionatutako sarrerak

San Tomas Eguna

Santo Tomas azokaGaur, abenduak 21, baserri-giroa izango da jaun eta jabe San Tomas eguna dela eta. Gabonei hasiera ematen dien azoka ospetsu hau Euskadiko hainbat txokotan antolatzen da urtero, baina Donostian, Bilbon, Azpeitian, Lekeition, Errenterian, Irunen, Hondarribian, Usurbilen eta Arrasaten elkartzen dira lagun gehien.

Txorizoa, taloa eta sagardoa izan ohi dira eguneko protagonista nagusiak, baina beste hainbat produktu erosteko aukera ere badute azoka ezagunera bertaratzen diren milaka lagunek: gazta, txakolina, erroskillak, eztia, gozoak, frutak, barazkiak edo eskulangintza-produktuak, gutxi batzuk bakarrik aipatzearren. Horrez gainera, animalia ugari izaten dira ikusgai, hala nola, txerriak eta oiloak.

Musikak ere toki garrantzitsua hartzen du egun berezi horretan, bertsolariek, trikitilariek, txalapartariek eta musika-talde desberdinek jaia girotzen baitute. Etxeko txikienentzako askotariko jokoak eta jarduera bereziak prestatu ohi dituzte, eta, ezbairik gabe, eurek ere primeran pasatuko dute San Tomas egunean.

Erlazionatutako sarrerak

Izotz pista - GasteizGabonetako oporretan aisiarako zenbait aukera ditugula ikusten hari gara Ondopasan. Gasteizen adibidez, izotz pistara hurbildu gaitezke irristailuekin jolasteko. Hurbiltzeko asmoarekin bazaude,  abenduaren 17tik 2010eko urtarrilaren 10era egongo da zabalik:

  • Ezaugarriak: 700 m2-ko izotz pista
  • Kokalekua: Andre Maria Zuriaren plaza
  • Ordutegia: 10:00etatik 22:00etara (abenduaren 24ko eta 31ko ordutegia: 10:00etatik 20:00etara).
  • Prezioak: 16 urtetik beherakoak: 2 euro ( patinak barne) | 16 urtetik gorakoak: 4 euro ( patinak barne)
  • Ikastetxeentzako eskaintzak: Aldez aurretik erreserba eginez gero, ikastetxeetako ikasleak taldeka (75 lagun gehienez) joan ahalko dira abenduaren 17, 18, 21, 22 eta 23an. Hiru txanda izango dira: 10:00etatik 11:00etara, 11:30etik 12:30era eta 13:00etatik 14:00etara. Doan izango da.
  • Argibide gehiago izateko edo erreserba egiteko deitu 945 -161391 zenbakira.

Erlazionatutako sarrerak

 Gabonetako Gospel Kontzertuak Donostian
Abenduaren 12tik 20ra bitartean, XI Gabonetako Gospel Kontzertuak egingo dira Donostiako Kursaal aretoan eta Victoria Eugenia Antzokian. Lau egunetan zehar gospel musika izango da nagusi Donostian eta primerako egitarauaz gozatzeko aukera izango dugu:

Abenduak 12

  • Kursaal, 18:00etan  eta 20:30etan
  • Soweto Gospel Choir in concert: The Best Of
  • (25€/20€)

Abenduak 13

  • Victoria Eugenia Club, 18:30etan
  • Bridget Bazile
  • (25€/20€)

Abenduak 19

  • Kursaal, 18:00etan eta 20:30etan
  • Amen Gospel Choir: A Tribute to Mahalia
  • Zuzendaria: David Curry
  • (25€/20€)

Abenduak 20

  • Victoria Eugenia, 18:30etan
  • NORTHERN KENTUCKY BROTHERHOOD SINGERS
  • (18€/16€/14€)

Sarrerak Kutxa.net webgunean, Kursaaleko txarteldegian edo telefonoz (943 00 12 00) erosi daitezke.

Informazio guztia | heinekenjazzaldia.com

Erlazionatutako sarrerak