Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Gabonak . Euskal Herria - Part 2
Etiketak: Gabonak


Urte berriaren etorrera ospatzeko, eguberrietako zenbait kontzertu izango dira Gasteizko hirian. Kontzertu hauek eliza eta kaleetan ikusteko aukera izango ditugu, bihartik aurrera urtarrilak 6rarte. Hau da eguberrietako kontzertuen egitaraua:

  • Urtarrilak 2 ostirala 18:30tan - Gasteizko Erdialdean - Dultzinea abesbatza
  • Urtarrilak 2 ostirala 19:00tan - Gasteizko Erdialdean - Andere abesbatza
  • Urtarrilak 2 ostirala 20:00tan - Andra Mari Koroatzearen elizan - Canta Cantorum abesbatza
  • Urtarrilak 3 larunbata 17:00tan - Txagorritxu inguruan - Gaubea abesbatza
  • Urtarrilak 3 larunbata 19:00tan - Santa Maria Josefaren elizan - Gaubea abesbatza
  • Urtarrilak 3 larunbata 19:00tan - Gasteiz hiribidean eta Gorbeia kalean - Otzadar-Ioar abesbatza
  • Urtarrilak 3 larunbata 19:30tan - Artzain Onaren elizan - Adinekoen geletako abesbatza
  • Urtarrilak 4 igandea 13:30tan - Aingeruen Andra Mari elizan - Eguzkilore abesbatza
  • Urtarrilak 6 asteartea 12:00tan - Abetxukoko San Jose Langilearen elizan - Vicente García abesbatza

Erlazionatutako sarrerak

Bilboko eskaintza gabonetako jaiotza erakusketekin nabaria da aurten. Bihar abenduak 29 eta 30ean arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara, Bilboko La Bolsa Auzoan (Pelota 10.) gabonetako jaiotza biziduna izango da.

Jaiotza bizidun honetan artzainek Jesus haurtxoari opariak eramaten dizkioten bezala, bilbotarrek ere euren opariak uzteko aukera izango dute. Opari hauek, arropa eta jostailuak izatea komeni da, ondoren Caritas elkarteari banatuko direlako.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Gabonetako jaiotzak etxe askotan dira urteroko egiten diren tradizio luzeko gertaerak. Bilboko gabonetako egitarauaren barruan zenbait jaiotza erakusketa egongo dira:

  • San Nikolas Barikoaren Elizaren arkupeetan (Bilboko Areatza): 5 metro koadroko 7 Jaiotza egongo dira ikusgai. Jesusen jaiotza eta haurtzaroari buruzko hainbat pasadizo irudikatuko dira.
  • Berreginen Museoa: Bizkaiko Jaiotzagileen Elkartearen 50 urteurrena. Jaiotzen tailer garrantzitsuenek eginiko piezak jarriko dira ikusgai, eta bilbotar jaiotza bat ere bai, non San Jose angulero batek irudikatzen baitu.
  • Otxarkoagako Auzetxea: Jaiotzak eta  Dioramak
  • San Felicisimo eta Txurdinagako Euskadiko Kutxako Bulegoak: Dioramak
  • Txurdinagako La Caixa bulegoa: Dioramen Erakusketa Iraunkorra
  • Mª Auxiliadora Eliza (Deustuko Salestarrak): 30 m2-ko Jaiotza baten erakusketa
  • Otxarkoagako Gizarte Aurreikuspenerako Mutuaren egoitza: Dioramak
  • Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuen Parrokia: Biblia jaiotza
  • Aste Santuetako Pasio Irudien Museoak: Bizkaiko Jaiotzagileen Elkartearen 50 urteurrena.
  • Eliz Artearen Elizbarrutiko Museoa: Museoko Klaustroan, laugarren urtez, “Munduko Jaiotzak” erakusketa ikusi ahal da.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Gabonak hor bertan daude eta urtero bezala, Olentzerok Euskal Herriko herri guztietatik igaroko da. Hain zuzen ere, Olentzerok Abenduaren 23an helduko da Bizkaiko hiriburura.

Olentzerok Bilbora egingo duen bisitagatik, hauxe da 2008 urterako bere egitaraua:

OLENTZERO 2008

  • Bi eta zortzi urte bitarteko ikasleen artean 20.000 postalen banaketa Bilboko ikastetxeetan.
  • Bi eta zortzi urte bitarteko haurrak dituzten Bilboko etxeetan 16.000 komikiren banaketa posta arrunta bidez.
  • Deia eta El Correo egunkarietan sartuta 50.000 ebakigarri.
  • 2.500 yo-yo eta 2.500 ziba abenduaren 24an Arriaga Antzokira gerturatzen diren haurren artean banatzeko

OLENTZERORI ONGIETORRIA

  • Eguna: Asteartea, 2008ko abenduak 23
  • Hasiera: Kale Nagusia, Foru Aldundiaren eraikinaren parean, arratsaldeko seietan.
  • Ibilbidea: Kale Nagusia, Navarra Kalea, Arriaga Plaza.
  • Helmuga: Arriaga Plaza, arratsaldeko zazpietan.
  • Ongietorriaren bukaera: Arriaga Plaza, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Ordura arte Olentzero Arriaga Antzokiaren kanpoaldean egongo da, hiritarrek eskainitako kanta tradizionalak entzuten eta bere lagun-taldearen garapena ikusten

OLENTZEROK BILBOKO NESKA MUTILAK HARTUKO DITU

  • Eguna: Asteazkena, 2008ko abenduak 24
  • Tokia: Arriaga Antzokiaren barrualdea
  • Ordua: 11:30etik 14:00etara. Kanpoaldean Galtzagorriok, itxaron momentu horiek alaituko dituzte.

Informazio gehiago | Bilboko Udala

Erlazionatutako sarrerak