Etiketak: Gabriel Oliveres

El Enfermo Imaginario obra Euskalduna Jauregian

Abuztuaren 14tik 19ra bitartean, “El Enfermo Imaginario” antzezlana ikusteko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Antzezlana, Molièreren jatorrizko lanaren indar, satira eta asmo kritiko berarekin helduko da Euskalduna Jauregira, eta negozio bihurtutako medikuntzaren gehiegikerien berri emango digu, egoera zoro eta gozo ugariren bitartez besaulki-patioa algaraka jarriz.

Jatorrizko obraren moldapena, Ana Graciani eta Gabriel Oliveresek egin dute eta eszenatoki gainean primerako interpreteak ikusiko ditugu: Enrique San Francisco, Beatriz Santana, Guillermo Romero, Joaquin Abad, Mar del Hoyo eta Julia Trujillo.

Sarrerak 25 eurotako prezioa izango dute.

Erlazionatutako sarrerak